Azalekoa | 2017ko Maiatzaren 04a

Mintzola: ahozko lantegia

P.J.

Euskaltzaleen Biltzarreko bulegoko kideak Mintzolaren aitzinean, Nere Erkiaga eta Karlos Aizpuruarekin
Euskaltzaleen%20Biltzarreko%20bulegoko%20kideak%20Mintzolaren%20aitzinean_%20Nere%20Erkiaga%20eta%20Karlos%20Aizpuruarekin

Euskaltzaleen Biltzarrak bere hilabeteko bilkurak Baionan egiten ditu orokorrean. Noizean behin, haatik, Gipuzkoan ere biltzen da, elkarteko lehendakariorde den Gillermo Etxeberria hangoa izanki-eta. Donostian bizi da baina sortzez Asteasukoa da. Eta elkarte kideei atsegin handiz bisitarazi die bere sorterri polita, Bernardo Atxaga idazlearen sorterri ere dena, eta hain zuzen taldeak “Muskerraren bidea” ere segitu du, Joxe Irazuk (Bernardo Atxaga idazle izenez) haurtzaroan bizitako xok

Euskaltzaleen Biltzarrak bere hilabeteko bilkurak Baionan egiten ditu orokorrean. Noizean behin, haatik, Gipuzkoan ere biltzen da, elkarteko lehendakariorde den Gillermo Etxeberria hangoa izanki-eta. Donostian bizi da baina sortzez Asteasukoa da. Eta elkarte kideei atsegin handiz bisitarazi die bere sorterri polita, Bernardo Atxaga idazlearen sorterri ere dena, eta hain zuzen taldeak “Muskerraren bidea” ere segitu du, Joxe Irazuk (Bernardo Atxaga idazle izenez) haurtzaroan bizitako xoko eta oroitzapenetan barna ibiliz. Baina Asteasura heldu aitzin, taldea Villabonan da lehenik gelditu, Asteasu baino kilometro bakar batzuk lehenago, herri horretan dagon Mintzola bisitatzeko.

Bertsolaritza, “tradizio modernoa”

Villabonako karrika nagusian aurkitzen da “Mintzola ahozko lantegia”. Izendapenak erakusten duen bezala, ahozkotasunari lotua den lantegi bat da. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozkotasunari loturiko diziplina desberdinak dira hor ikertuak, jardunaldiak antolatuak, sorkuntzak ere sustatuak, tradizioa eta modernitatearen arteko zubi. Mintzolako bi arduradun izan ditu Euskaltzaleen Biltzarrak solaskide: Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduraduna, eta Karlos Aizpurua, Ikerketa Saileko arduraduna, Iparralde honetan arras ongi ezagutzen duguna, Saran bizi denaz gain, hemengo bertsu eskoletan ere luzaz irakasle ibili dena. Bi arduradun horiek, lantegia bisitarazi aitzin, diaporama baten bidez diote taldeari lehen batean beren enpresa aurkeztu. Mintzolan kokatzen da Bertsozale Elkartea. 1987an sortua da elkarte hau, duela 30 urte beraz, bertsolaritza zerbitzatzeko eta transmisioa heldu diren belaunaldiei segurtatzeko. Eta hain zuzen Bertsozale Elkarteak du 2009an sortu Mintzola, honek hiru sail dauzkala: bertsolaritzaren ikertegia, ahozko elkargunea eta kultur artea (hala nola munduko kantu inprobisatuak), hiru ardatz horientzat Mintzolan ere kokatzen den Xenpelar zentroak dituela dokumentazioa beharrak asebetetzen. 1991n zuen Bertsozale Elkarteak sortu Xenpelar zentroa. Bost langile dauzka gaur Xenpelarrek. “Ez da artxibategi soila”, Nere Erkiagak zioenaz, “baina zerbait dinamikoagoa”, datu-base ugarirekin, bertsolaritzaren ikerketak, nazioarteko kantu inprobisatuak, antzerkiaren dokumentazioa ere biltzen dituenak, toberak eta pastoralak barne. Bilketa aberatsa, oro har, paper, doinu, grabazio eta beste dokumentu, mintzola.eus webgunean kontsultagarri direnak.

Transmisioa eta sustapena

Bertsolaritza “tradizio modernoa da, adierazpen artistiko bizia daukana”,

hori dio Karlos Aizpuruak. Altxor hori biziarazten segitu behar da. Bertsozale Elkarteak gaur 2.400 bazkide ditu, 75 langile orotara eta sei elkarte daude partzuer, hemengo Bertsolarien Lagunak elkartearen gisa. Transmisio eta sustapen lan handia darama: 22.500 ikasle badira bertsuaren lehen oinarriak ukaiten dituztenak ikastetxetan, 2.000 ikasle bertsu eskoletan, 37 irakasle, 600 gazte ibiltzen dira aisialdi zentroetan (hala nola berrikitan, Pazkoko oporretan, Bidarrain bildu diren Iparraldeko bertsu ikasle gazteak), udalekuez gain negu lekuak ere egiten direla. Bertsolaritzaren sustapena egiten da ere bertsu saioen bidez (herrialdetako txapelgoak, eskolartekoak, irratsaioak, Euskal Telebistakoak...), gero-eta bertsozale gehiagoren sustatzaile direnak, jende gaztearen erakarle bereziki, Euskal Herriko txapelgoa nagusiko finalak adibidez 14.500 zale dituela tokian berean biltzen eta 400.000ko bat telebista leihotxoaren bidez. Karlos Aizpuruak oroitarazi dizkigu 2005eko inkesta soziolinguistikoak ematen zituen zenbakiak bertsozaletasunaz: %11 oso zale, %25 zale, %38 doi bat zale, %1 zaletasun gutikoa eta %25 batere ez zale. Ez dira zenbaki txarrak baina ez da ere dudarik azken urte hautan zenbaki horiek oraindik hobetu direla. “Ahozko tradizioa beiratuz, egungo ahozkotasunaren beharrei behar diegu erantzun”. Mintzola ahozko lantegia horretan ari da jo eta ke lanean. Xinaurri lan txukuna.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen, Urke...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016