Egun eta bihar | 2017ko Maiatzaren 04a
Egun eta Bihar
J-B D.
Gisa batez segurik, ez da goizegi izanen! Igandean jakinen da Frantzian nor jarriko den president, untsalaz bost urterentzat. Azkenean bururatuko da kanpaina bat biziki luzea izana eta luzea bezen nahasia, duela bi aste ja erraiten ginuen bezala...
"Hi bahiz eta ni banuk..."
Gisa batez segurik, ez da goizegi izanen! Igandean jakinen da Frantzian nor jarriko den president, untsalaz bost urterentzat. Azkenean bururatuko da kanpaina bat biziki luzea izana eta luzea bezen nahasia, duela bi aste ja erraiten ginuen bezala... Bi hautagai buruz-buru eta biak ari zoin-gehiagoka, bainan nehork ezin erran bigarren bozaldiaren emaitzak nolakoak izanen diren... Apirilaren 23-an, jakin zelarik Emmanuel Macron eta Marine Le Pen zirela lehen eta bigarren, ainitz berehala hasi ziren erran eta erran afera trenkatua zela, Emmanuel Macron airez-aire nagusitu behar zela... Gutienez bozen %60-a bildurik... Bestenaz ere, bai eskuinaldetik eta bai ezkerraldetik, zonbat hautetsi eta kargudun ez ziren deika plantatuak Macronen alde! Hamar egunen buruan gauzak ez dira haatik hain argi. Batzu beti solas beretan daude bainan beste frango gogoetatuak, edo gauza gutik eginen duela Macronen alde harat-hunata, edo berdin gertatzen ahal dela Marine Le Penek partida irabaztea! Gero eta gehiago ezagun dena da hauxe, bi hautagaiak arrunt berotuak direla, "hi bahiz eta ni banuk", eta jende ainitz halako duda batean, ez jakin zer egin naski...Kasik mutu egoki!
Ezkerraldean bazterrak poliki harritu dira jakitearekin nola dabilan Jean-Luc Mélenchon. Berak uzta ederra bildua ez idurika, À¢'€'" %19 ez da guti À¢'€'" bainan biziki gaitzitua dudarik gabe ez bigarren bederen sailkaturik... Kasik mutu egoki, bigarren bozaldiak munta handirik ez balu bezala! Lehenik erran du ez duela Macronen alde agertzeko gogorik, bakoitxak berak ikus dezala nola bozkatu behar duen... Gero, berriz mintzatu da, berriz labur eta zuko, ez duela deus gisaz Marine Le Penen alde bozkatuko, beti haren kontrakoa izana-eta, eta bozaren emaiterat joanen dela, eginbidezko urrats bat delakotz. Macroni emanen dion boza ala xuri bozkatuko ote duen, hori batere klartu gabe... Gauzak hola izanki, nork daki beraz zer eginen duten lehen itzulian Jean-Luc Mélenchon beren gustukuena zutenek? Xuri eman bozak metaka eta metaka izaiten balinbadira, hori Macronen kaltetan izanen da...Ustegabeko "ezkontza"
Eskuinaldean ere, bada mugimendu! Kasik nehork igurikatzen ez zuen akomeamendu batekin, "ustegabeko ezkontza" deitzen ahal ditakeen gertakariarekin. Nicolas Dupont-Aignan eta Marine Le Pen elgarrekin mintzatu dira eta xarmanki pikoan ezarri dute beren arteko hitzarmen bat! Nicolas Dupont-Aignan arrunt eskuin burukoen alde agertu da, bere sustengu osoa hitzemanez. Alta, frangotan eta berrikitan oraino, zoin idorki ez zuen jorratzen FN alderdia! Gehiago dena, Marine Le Pen dena konplimendu arizan zaio eta deplauki erran ere du president jartzen balinbada gobernuburu bezala hartuko duela! Nork erranen zuen holakorik behar ginuela noizbait aditu? Horiek hola, zer ondorio ote "ezkontzaño" horrek? Hasteko Dupont-Aignan harro dago bainan "Frantzia Xutik" bere alderdian bada haustura bat, denak ez baitira ados egina izan den tratuarekin. Beste gauza bat: François Fillonen aldeko andana bat baitzen berotua, edo berotzen ari, ez zutenetz eskuin buruko hautagaiaren alde bozkatu behar, ustegabeko tratu horrek aitzina bero-araziko ote ditu, ala izaitekotz gibelatuko? Solas frango badabila, untsa solas desberdinak... Hots, horiek oro hola izanez, Macronek behar luke halere partida irabazi bainan zazi zu igandeko bozaldia nola joanen den azkenean!Berriz goiti
Zonbait hilabetez doi bat eztitua izanik, lan-eskasak berriz goiti egin du martxoan, eta frango poliki goiti! Emendatze hori ez da baitezpada hanbat aipatu, beharbada president-bozekin baitzen (eta baita) beste solasgai frango. Nahiz langabezia ere lotzen ahal den boz ixtorioeri... Dena den, gobernuaren aldekoek erran dute duela urteño bat langabe gehiago bazela, beraz gauzak hobeki doatzila, eta kontrakoek oroitarazi dute bost urte barne lan-eskasa azkarki emendatu dela... Goazen aitzina.