Kostaldean | 2017ko Maiatzaren 04a

Ziburu eta Larzabale eskuz-esku

Trukarte deitu sail berezia akulatu dute aurten ere Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart ikastegiak.

Trukarte deitu sail berezia akulatu dute aurten ere Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioak eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart ikastegiak. 3. klasetako batzu joan dira Ziburutik Larzabalerat eta han egun bat osoa iragan dute tailer askotan parte hartuz, bideogintza, edergintza, bertsularitza, musika, dantza eta gaineratekoetan. Biharamunean, Larzabaletik etorri gaztetxoak, beren ziburutar lagunekin, mendian ibili dira mugaren hegi hortan, Comète iheska-sarekoek gerla denboran hartzen zituzten bidetarik. Iñaki historia erakasleak kondatu diote nolako lana egin zuten, irrisku handiak hartuz, mugalari batzuk, mugaz bestalderat pasarazteko ixilka alemanen menetik eskapaka zabiltzanak. Gisa hortan omenduak izan dira fama handiko bi mugalari, Florentino Goikoetxea eta Kattalin Aguirre.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2017/05/04

Kostaldean

Igandean, maiatzak 7, izanen da mugimendu Zokoan. Jaz bezala muntatzen dute "Zokoa munduan" eguna. Besta izanen da bainan denbora berean gogoeta askoren hazteko parada, oroituz munduan gaindi, Afrikan ala nun nahi, zapalkuntza zerbait jasaiten duten populuez.

Irakurri segida

Kostaldean | 2017/05/04

Nor ziren kaxkarotak

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak hilabete guziz muntatzen du hitzaldi bat eta joan den egunekoan Jakes Ospital herritar idazle ezagutuak aipatu ditu kaxkarotak (edo kaskarotak).

Irakurri segida

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016