Herriz Herri - Biarritz (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Biarritzeko mediatekan: “Lantziritik Etxalaira... bidez bide”

Ostegun huntan, arratsaldeko 6:00etan, aurkeztuko du Gexan Lantzirik bere liburua, Biarritzeko Mediatekan.

Ostegun huntan, arratsaldeko 6:00etan, aurkeztuko du Gexan Lantzirik bere liburua, Biarritzeko Mediatekan. Lehen partean, liburuko bi zatiak aipatuko ditu: lehenik, bere biziko ibilbidea eta bigarrenik, berrogei bat urtez idatzi dituen olerki eta bertsoak. Aurkezpen labur horren ondotik, GUK taldeko Beñat Sarasola, Joanes Borda eta Panpi Lakarrieu, bai eta Patxika Erramuzpe, Kristian Borda akordeoilariak lagundurik, entzunen dira. Idazlearen adineko gazteek, eta gazteagoek ere berdin, arratsalde goxo bat pasatzeko parada, dudarik gabe.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen, Urke...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016