Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Landare merkatua

Aitzineko urtetan bezala, San Josep eskolak antolatzen du maiatzaren 8an bere urteko landare eta lore merkatua.

Aitzineko urtetan bezala, San Josep eskolak antolatzen du maiatzaren 8an bere urteko landare eta lore merkatua. Posta eta Herriko Etxeko aparkalekuan iraganen da merkatua, 9:00etarik 15:00ak arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017/05/04

Heriotze

Apirilaren 24an zendu da Baionan Marie PROUST anderea, sortzez NIETO GARCIA. 90 urte beteak zituen eta Irigoineko etxegunean bizi zen. Ehorzketa elizkizuna iragan da Itsasuko elizan iragan ostegunean. Familiari doluminak helarazten dizkiogu hemendik....

Irakurri segida

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016