Herriz Herri - Gabadi (NB) | 2017ko Maiatzaren 04a

Hegazti sanoak salbatuak

Laborari, kontsumitzaile eta hautetsi askoren mobilizazioa emankorra izan da. Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak zaintze sanitario pean ezarriak izan dira, hiltzetik salbaturik, zentzu ona garaile izanik.

Laborari, kontsumitzaile eta hautetsi askoren mobilizazioa emankorra izan da. Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak zaintze sanitario pean ezarriak izan dira, hiltzetik salbaturik, zentzu ona garaile izanik. ELB sindikata pozik agertzen da, salatuz haatik FDSEA eta JA sindikaten jokamoldea, bereziki "hedabideetan errepikatzen dituzten gezurrak, sinetsaraziz Gabadin, Domintxinen eta Barkoxen hiltzea ez eginez beste ehunka hazleren etxalde husteak berantarazten dituztela". Hala ere, zaintza sanitario zorrotzak jasanen baitituzte hiru etxaldeek, ELBk dio gastu handiak jasanaraziko dizkiela zerbitzu sanitarioek hiru etxaldeeri eta hor ere erne egonen dela euskal sindikata, administrazioaren mendeku irriskuak baztertzeko. Hau ere dio ELBk: "Azken astetako borrokak argi erakutsi du jendea ez dela bakarrik mobilizatu ahate eta oilo sano zonbaiten salbatzeko bainan ere kalitateko laborantxa eta kalitateko janariaren sustengatzeko, modelo industrialen ondorio kaltegarrien kontra eta podere publikoen gogortasunaren kontra, hauek interes berdinak zerbitzatzen baitituzte".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016