Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Portugalera bidaia

Urte guziz bezala Adin Goxoa elkarteak eskualde baten ezagutza egitea proposatzen du. Aurten Portugal herrialdera jotzeko asmotan da eta hain xuxen Lisboa aldera, buruil edo irailaren 17tik 22ra.

Urte guziz bezala Adin Goxoa elkarteak eskualde baten ezagutza egitea proposatzen du. Aurten Portugal herrialdera jotzeko asmotan da eta hain xuxen Lisboa aldera, buruil edo irailaren 17tik 22ra. Hiri erdiko hotel batean hartuz ostatu. Fama handiko Boca Do Inferno merkatua deskubritu ondoan, kostaldean ibili eta Lisboako hiri ederra miretsi. Salazar zubi zintzilikatuan Tajo ibaiaren golkoa zeharkatu eta Kristo Rey santuariora bisita egin. Gero Fatima, hiri erlijioso aipatua ikusi eta Nazare arrantzaleen herriaren itzulia egin; ondotik, Uneskok Gizadiaren ondarean sailkatua duen Santa Maria de Alcobaca Abadian gelditzeko. Hots, kultura mailan bidaia zinez interesgarria izanen da gustu duenarentzat. Haatik, autobusean jar-lekuak mugatuak izanez, parte hartu nahi duenari ahal bezain laster bere izena emaitea galdegina zaio Marthe Harisperekin harremanetan sartuz, 05 59 54 01 55 zenbakira deituz edo harispe.pierre@sfr.fr helbidera idatziz, maiatzaren 15a aitzin. Bestalde, Ibiltzaile elkarteak mendiko ateraldia muntatzen du maiatzaren 9an, asteartez, Adartzara Bankatik. Xehatasunak ikus: ibiltzaile.fr gunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016