Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Maiatzaren 04a

Zaharrer Segiren biltzar nagusia

Gure auzapezaren ongi-etorria biltzar hastapenean
Gure%20auzapezaren%20ongi-etorria%20biltzar%20hastapenean

Baigorriko pilota batasunaren biltzar nagusia iragan da joan den larunbat arrastirian gure herrian, Herriko Etxeko gibeleko salan.

Baigorriko pilota batasunaren biltzar nagusia iragan da joan den larunbat arrastirian gure herrian, Herriko Etxeko gibeleko salan. Jean-Michel Anchordoqui auzapezak egin diote ongi-etorri beroena biltzarkide guzieri, herritik beretik bazagolarik multxo on bat. Batasunaren bulegotik hor ziren hiru ko-lehendakariak, Jean-Marc Oçafrain, Beñat Semerena eta Ramuntxo Irastorza, hor ere Argia Olçomendy idazkaria eta bi diruzainak, Evelyne Semerena eta Mirentxu Hirigaray. Guziek eman dute elkartearen berri, huntan daudela 330 lizentziadun. Ez gira hemen xehetasunetan sartuko, heldu den astean Baigorriko berriketariak aipatu beharrak ditu. Biltzarra bururatzean, Lilou Etcheverria pilota federazioko presidentak bere poza agertu du, batasun hunen dinamismoa beti gora dabilala ikusiz. Jean-Michel Coscarat Baigorriko auzapezak bere aldetik eskerrak bihurtu diozka pilota batasunari, urtez urte deraman sail baliosarentzat. Batzuk eta bertzek eskertzen zutela ere Bidarrai, pilotari lur emankor hau, biltzar nagusi hau aterbeturik. Azpimarratua izan da ere hemengo Jo Pilota elkartearen lana eta berezikiago hunek urtero antolatzen duen kantonamenduko haur eta gazteen arteko lehiaketa, gaur ezinbestekoa bilakatua. Biltzarraren ondotik, denak bildu dira Aldudeko Oteizak eskainitako janaldi nasaiaren inguruan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016