Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Xarnegu Eguna

TALCO taldea
TALCO%20taldea

Apirilaren 28an hasi da aurtengo festibala Bidaxunen. Bardozeko kontzertu handia maiatzaren 6 hontan izanen da, ebiakoitzez, 22:00etarik goiti, estadioaren ondoan plantan ezarri duten karpa pean.

Apirilaren 28an hasi da aurtengo festibala Bidaxunen. Bardozeko kontzertu handia maiatzaren 6 hontan izanen da, ebiakoitzez, 22:00etarik goiti, estadioaren ondoan plantan ezarri duten karpa pean. Aurten, hiru taldek gituzte mugiaraziko, denen gustukoak. Taulagainean agertuko zauzkun lehenak TNT / ACDC TIBUTE BAND australiar-britainiar taldekoak dire. Boskote honek rock musika helaraziko dauku. Ondotik, TALCO italiar taldeak festibalaren aniztasuna dauku oroitaraziko, rock, ska eta folk estiloen artean nahasketa polita proposatuz, punk erroak ahantzi gabe hala ere. Gaua bururatzeko, Iruñeko SKABIDEAN dituzte gomitatu antolatzaileek. 2016ko Negu Egunean jin ziren Bardozerat, Euskal Irratiek antolatu musika trenplinean À¯'¬'nalerdikoak arribatu ondoan. Urte oroz bezala, 10€tan bakarrik salgai dire sartzeak, tokian berean, edo aitzinetik www.billetweb.fr/ xarnegueguna webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016