Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Maiatzaren 04a
Aihertarrentzat uda lekuak Antzuolan: izenen emaiteko azken egunak
Aurten ere, Aiherrarekin parekatu Antzuolako Herriko Etxeak udalekuak antolatzen ditu euskaraz eta hauek aihertar haurrei idekiko ditu aste batez uda huntan.
Aurten ere, Aiherrarekin parekatu Antzuolako Herriko Etxeak udalekuak antolatzen ditu euskaraz eta hauek aihertar haurrei idekiko ditu aste batez uda huntan. Joan den urtean, lehen aldikotz 12 Aihertar haurrek parte hartu zuten. Aurtengo proposamenentzat, hona xehetasunak. Noiz? Uztailaren 10etik 13ra (astelehenetik ostegunera). Norentzat? 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. Aktibitateak: eskulanak, mendi itzuliak, igerilekua, musika, kirol jokoak, antzerkia, San fermin ttipiak, denak talde giroan, begirale diplomatuek kudeaturik. Orduak: 9:30-13:00. Gero arratsaldea eta gaua Antzuolako familietan pasako dituzte. Beraz, interesatuak baldin bazirezte, izena eman ezazue Aiherrako Herriko Etxean maiatzaren 4a aitzin, mairie.ayherre@wanadoo.fr helbidera idatziz edo 05 59 29 64 02ra deituz. Milesker. Erna lehen bai lehen!