Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Maiatzaren 04a
Elorri Garat psikologoarekin elgar-trukaketa
Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak gomitatzen zaituzte Elorri Garat psikologoarekin elgarretaratzera maiatzaren 12an, ortziralarekin, arratseko 8ak eterdietan, Aldudeko Erreka Gorrin.
Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak gomitatzen zaituzte Elorri Garat psikologoarekin elgarretaratzera maiatzaren 12an, ortziralarekin, arratseko 8ak eterdietan, Aldudeko Erreka Gorrin. Elorri Garatek onginahizko komunikazioa aipatuko du: nola goxoki komunikatu haur eta burasoen artean, gazte eta xaharren artean, egunerokoak presiopean jartzen gaituelarik? Deneri idekia izanen den mementua izanen da: buraso, aitatxi-amatxi, hezitzaile, haur munduko profesional, osasun eta zahar etxeko langile. Sartzea dohainik; jateko eta edateko ere eskainiko da. Osoki euskaraz iraganen da gaualdia, bat-bateko itzulpena segurtatuko du Antton Harignordoquyk frantseserat, Euskararen Erakunde Publikoak prestatu materialari esker.