Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Abisu

Ganex

Maiatzaren 6an, larunbat osoko ateraldi bat eginen da gida batekin Larrunerat (9km), Kostaldeko CPIE-arekin, abiatzea goizeko 9etan, zuen ogitartekoa ekarriz, parte hartzea libre.

Maiatzaren 6an, larunbat osoko ateraldi bat eginen da gida batekin Larrunerat (9km), Kostaldeko CPIE-arekin, abiatzea goizeko 9etan, zuen ogitartekoa ekarriz, parte hartzea libre. 7an, igandez, pastizak salgai plazan goizeko 9etatik eguerdi arte eskola publikoko burasoek antolatua. Beti 7an, Har Hitza elkarteak antolatzen du "Sara Oinez" mendi ibilaldia (28km); izen ematea polikiroltegian, goizeko 6etatik 7ak arte, parte hartzea 10€, partiada 7etatik lekura, ez da lasterketa bat, u rratsean ibiltzea baizik ongi gozatuz. 8an beteranoen eguna goizeko 11tan, lore pausatzea bi hil harrietan, ondotik zintzur bustitzea Herriko Etxean. Bertzalde, Francine BonneÀ¯'¬'s artista famatuak arkatzez eginikako marrazkien erakusketa eginen du, Axuri'Arte elkartearen gelan, maiatzaren 19tik errearoaren 9a arte. Axuri'Arte elkarteak bazituen hiru artista: Bixente, Georges eta Maite, orai badute Maia Paterne, "raku" zeramika japonesak egiten ditu. Bestalde, maiatzeko hilabetean hiru erakusketa beharrak dira: Xan Beheran zizelkari skate, Audrey Lebon oihalezko lanpak eta Arnaud Araguas egur zizelkaria, horien obrak ikusten ahal dire 10:00-12:00 eta 15:30-19:00.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016