Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Maiatzaren 04a
Nafarroaren Eguna
Lanoak hor izanagatik, goizean haize hego À¯'¬'rÀ¯'¬'ra batekin hasi da Euskaldunak elgarretaratzen dituen besta egun haundi hau.
Lanoak hor izanagatik, goizean haize hego À¯'¬'rÀ¯'¬'ra batekin hasi da Euskaldunak elgarretaratzen dituen besta egun haundi hau. Urtez urte goizeko askariak gero ta arrakasta haundiagoa dauka eta bildu du jende, dena giro goxoan txaranga batek alaiturik. Behereko plazara ere jendea etorri da emeki emeki desÀ¯'¬'lea abiatzeko tenoreko eta hau ere omoretsu eta koloretsu joan da, karrika alaituz heltzeko elizako plazara. Joaldun, dantzari, zigante, makilari, trikitilari, txistulari eta bertsulari orok eskaini ikusgarriak loriatu du inguruan metatua zagon ikuslea. Bukatzera zoala publikoak jauziak dantzatzen hasi dituenean, euriak egin du bere agerraldia, egun huntako askotan egiten dakien bezala. Basaizeko antolatzaileek beren mezuan oroitarazi dute armagabetzea, Luhuso eta Baionako gertakizunak, segituz "Bakea ez dugu bakearentzat xoilik nahi, etorkizunean egitasmoak segitzeko, sortzeko eta asmatzeko baizik... Munduko hanbat xoko izan direlarik euskal herritar batzuen babesleku momentu ilunetan, oraingo errefusiatuak nola errefusa? Gaur egun estatu haundien itsukeriaren eta azken À¯'¬'nean itsuskeriaren aitzinean, herriak bere etorkizuna bere gain hartu behar du". Bazkaria ere arras ongi iragan da, usaiako parte hartze eta giroarekin. Arratsalde hastapeneko euri erauntsiagatik ere jendea egon da eta bestak segitu du kontzertuekin eta ostatuetan.
Bezpera arratseko Sinfo Niko kantaldi-musikaldiak ere arrakasta ederra izan du. Entzuleek mukurru bete dute eliza eta lekuko kantariek, Hertz orkestra sinfonikoak hoin ongi ederturik, txalo bero eta luzeak hartu dituzte.