Mundu zabalean | 2017ko Maiatzaren 04a
Ipar Korearen handi nahia
M.P.
Gai huntaz ainitz idazten da gero ta gehiago, iduri hortik zapartatu behar duela zerbaitek. Trumpek ere badauka zer erran bere palaziotik. ONU-k ere bere aipagaien zerrendan emana du orain Ipar Korearena.
Gai huntaz ainitz idazten da gero ta gehiago, iduri hortik zapartatu behar duela zerbaitek. Trumpek ere badauka zer erran bere palaziotik. ONU-k ere bere aipagaien zerrendan emana du orain Ipar Korearena. Honek tematuki bere zirta bonba batzu igortzen baititu orain kasik noiznahi, Hego Korea, Japonia eta Txinari aski hurbil. Txinak hau guzia ezin jasana bainan ez oraino erabakia noren alde hartu behar duen. Ipar Korearena ala Amerikar Estatu Batuena. Trump keinu zenbaiten aiduru bezala da, diola ez duela nehoren beldurrik, denborak hortara izanen direnean behar dena eginen duela. Hortarako bilduak baititu zenbait gerla itsasontzi eta beste Koreako itsasaldeari hurbil. Hau ezin jasana hain xuxen Ipar Koreak eta Txinak ere. Nun da aterabide zuzena?