Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 04a

Euskal Venezuela, FEVA, AEBetako euskal sasoina eta Baztan Eguna

Joseba Etxarri

OMENALDIA. Euskal-Venezuelar elkarretaratzean, oparia eman zion, Simon Bolivar elkartearen izenean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk 89 urteko Joxean Elgezabal beteranoari (argazkia Juan Rekarte-EuskalKultura.com)
OMENALDIA.%20Euskal-Venezuelar%20elkarretaratzean_%20oparia%20eman%20zion_%20Simon%20Bolivar%20elkartearen%20izenean_%20Eusko%20Jaurlaritzako%20Kanpoan%20den%20Euskal%20Komunitatearentzako%20zuzendari%20Gorka%20Alvarez%20Aranburuk%2089%20urteko%20Joxean%20Elgezabal%20beteranoari%20(argazkia%20Juan%20Rekarte-EuskalKultura.com)

Elkarretaratzea, aurten, ez zen data egokian erori, Aste Saindu ondoko ibiakoitza ez baita anitx jenderentzat egunik onena, baina halarik ere ehun jende bildu zituen iragan apirilaren 29an Simon Bolivar elkarteak urte guziz Bizkaiko Galdakaon antolatzen duen euskal-venezuelar elkarretaratzeak, beti ere Apirilaren 19aren (Venezuelako Independentzia eguna) ondoko astean eginik.

EUSKAL-VENEZUELAR

Elkarretaratzea, aurten, ez zen data egokian erori, Aste Saindu ondoko ibiakoitza ez baita anitx jenderentzat egunik onena, baina halarik ere ehun jende bildu zituen iragan apirilaren 29an Simon Bolivar elkarteak urte guziz Bizkaiko Galdakaon antolatzen duen euskal-venezuelar elkarretaratzeak, beti ere Apirilaren 19aren (Venezuelako Independentzia eguna) ondoko astean eginik. Deialdi hunek, jakina denez, Venezuelako euskal etxe eta komunitateetan inguruan sortu edo bizi, eta egun Euskal Herrian bizi diren presuna eta familiak biltzen ditu. Aurten, ohi bezala, elkarretaratze nagusiaren aitzinetik, meza izan zen Galdakaoko Andra Mari parropian ondarreko urtean euskal-venezuelar komunitatean zendu direnak gogoan. Gero, bazkaria, "95 heldu eta 7 haur tipi" partaide, eta omenaldia 89 urteko Joxean Elgezabal-i. Janaria venezuelarra eta giro ederra.

FEVAren BILKURA

FEVA Argentinako euskal etxeen federazioak bilkura egin zuen apirilaren 22an Buenos Airesen, eta bere Zuzendaritza Batzordearen parte bat berritu zuen. Hugo Andiazabal junindarra (iaz hautatu zuten, bi urteko agintealdirako) buru duen federazioko euskal etxeek zerrenda bakarra ukan zuen hautagai, eta bilkurara bakarrik 16 euskal etxeren ordezkariak bildu ziren, orotara 60 direlarik hautatzeko eskubidea dutenak. Bilkura ondarrean, Jaurlaritzako Argentina-Mercosurrerako ordezkaria den Sara Pagolaren bisita ukan zuten. Partaidetza pobre hau FEVAk eta Diasporako beste erakunde eta federazio batzuek duten sintoma txarra izaten ahal da, Diasporak, geroa bermatzeko behar duen eztabada eta aitzinamendu eta zaharberritzeari ekiteko. Dinamika berriak sortzea ezinbestekoa da Diasporaren iragan aberatsari gero emankorra emateko.

UDAKO SASOINA

Hemen da beste urte batez Estatu Batuetako euskal piknik eta besta sasoina. Heldu den larunbatean abiatuko da Fresnoko piknikarekin (gogoan ukan ondarreko mementuan lekuz aldatu dela eta orain Campostarren arrantxuan izanen dela) eta hilabete huntan segituko 20an New England-eko Euskal Etxekoek eginen duten Txitxiburduntzi Bestarekin, 21ean Los Banoseko Euskal Piknikarekin eta maiatzaren 27 eta 28ko BakersÀ¯'¬'eld-eko piknikarekin. Gero, ekainaren 4an, San Frantziskoko piknika jinen da, Petaluman, eta emeki, aurten Chinon eginen den NABO Udalekuarekin segituko. Baina beste besta eta hitzordu hauer buruz mintzatuko gara heldu diren astetan.

MEXIKOKO BAZTAN EGUNA

Gaurko azken aipua, heldu den ibiakoitzean, maiatzaren 6an, Mexiko hiriburuko Euskal Etxekoek ospatuko duten Baztango Eguna-ri dagokio. Hitzordu tradizionala da, baztandar eta baztandarren ondorengo andana ederra biltzen duen Mexikoko Euskal Etxean. Normalean maiatzaren 1ean egin ohi da, baina aurten astebete berantago egitea deliberatu zuten. Baztango janaria, musika eta giro ona ukanen dute hain segur. Parte hartzeko, igorri lehenbailehen whatsapp-a 5522718679 zenbakira. Aupa Baztan!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016