Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Maiatzaren 04a

Bozak

J.A.

Heldu den igandean izanen da Frantziako lehendakariaren bozkatzea. Bi hautagai dira, Marine Le Pen anderea eta Emmanuel Macron.

Heldu den igandean izanen da Frantziako lehendakariaren bozkatzea. Bi hautagai dira, Marine Le Pen anderea eta Emmanuel Macron. Duela 15 egun 11 hautagaietarik bi hauek atera ziren gai bigarren itzuliko. Hazparnen zerrendan emanak diren 5.100 bozkatzaileetarik 4.116 bozkatzaile izan dira eta 4.045 boz bali zenbatuak izan dira: Emanuel Macron 952, François Fillon 689, Jean Luc Mélenchon 616, Jean Lassalle 606, Marine Le Pen 552, Benoît Hamon 291, Nicolas Dupont-Aignan 149, Philippe Poutou 127, François Asselineau 39, Nathalie Arthaud 21 eta Jacques Cheminade 3.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3399. zbk

Badira gauza batzuk badakizkigunak baina guhaur ez ohartzen badakizkigula.

Paul Valéry

Gure Hitza | 2017/05/04

Esperantza bide ala ilusione huts?

Peio Jorajuria

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala.

Igandean trenkatuko da Frantziako lehendakaritzarako bozaldia. Bigarren itzuli horretan, ustekabeko lurrikara salbu, fronte errepublikanoak hein bat aise gainditu behar luke Fronte Nazionala. Ez menturaz hastapen batean pentsatuko zen nagusitasunarekin, abstentzio handia izan baidaiteke, Fronte Nazionala faboratuko duena. Ohargarri da alderdi xenofobo hori urtetik urtera indartuz doala, ez baitezpada bere ideia arrazistek erakarrarazirik baina eskuinaren eta ezkerraren orain arteko politika kaskarrek hazirik. Politika horiek bazterrera bota duten jendea da, ezin bertzean eta etsiturik, eskuin burura lerratu, langabezia handia eta inmigrazio saldoak jasaten dituzten eskualdetan bereziki. Gure eskualdeko jendea ere doi bat, beti gehiago, alta ez lukeelarik arrazoi berezirik horretarako. Harrigarri zaigu ikustea Etxarrin Fronte Nazionala izan dela alderdi bozkatuena lehen itzuli horretan, eta bertze herri batzuetan bigarren alderdi bozkatuena, Haltsun, Luhuson, Aintzilen, Gixunen,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016