Han eta Hemen | 2017ko Maiatzaren 04a
HAZIAK LORATZEN
Itsasuko AEK gau eskolako B2 konbak taldea
Lorearen negarra.
Busti deitzen naiz. Ur xorta naiz. Nere azken abentura kontatuko dizuet. Nere amaren sabelean lasai bizi nintzen milioika anai-arrebekin. Udako gau bero batez, gure ama eritu zen. Alimaleko azantz batekin zerutik lurrerat bota gintuen. Arrunt izitua, gau guzia hazi baten ondo-ondoan iragan nuen. Biharamunean hazi horrekin adiskide izatea deliberatu nuen. Zenbait egunen buruan, nire lagun berria zimeltzen hasi zen. Edaten ahal ninduenez eskatu zidan. Onartu nuen, haren bizia salbatzeko. Orduan pixkanaka-pixkanaka hazia arrosa eder bat bilakatu zen. Goiz batez, eguzkiaren lehen izpietan, arrosak askatu ninduen. Izar-ihintz baten gisan agertu nintzen petalo batean, lorearen negarra bezala. Eguzkiaren izpi batek igogailua egin zidan amaren sabelerat itzultzeko. Han, anai-arrebek istorio anitz kontatzeko zuten...