Azalekoa | 2017ko Ekainaren 22a

DEPUTATU-BOZAK: Jean Lassalle berriz ere irabazle, Bi hautetsi berri, Vincent Bru eta Florence Lasserre-David

J-B D.

Florence Lasserre-David
Florence%20Lasserre-David

Joan den igandeko emaitzetan, gure eskualdean, hauxe izan da harrigarriena, Jean Lassalle berriz ere nagusitu dela, laugarren aldikoz beraz, laugarren boz gune edo boz-eremua deitzen den horretan.

Joan den igandeko emaitzetan, gure eskualdean, hauxe izan da harrigarriena, Jean Lassalle berriz ere nagusitu dela, laugarren aldikoz beraz, laugarren boz gune edo boz-eremua deitzen den horretan. Segur, frankok erranen dute ez dela baitezpada hain harrigarri, ikusiz aspaldian erro azkarrak badituela hor gaindi eta aitzineko aldian ere nagusitua zela ainitzek galtzaile izanen zela uste zutelarik. Erro azkarrak ba, hori gauza segura baina lehen bozaldian arras Loïc Corrégé macrontiarraren gibeletik gelditua zen! Zinez, hauxe da errekitua Jean Lassalle hori, nonbaiteko azeri zaharra, zein abilki ez da jokatu azken aste horretan eskuin eta ezker bozketa! Eta ainitzek ezin sinetsia kausi dezaketena gertatu da, Jean Lassallek irabazi du partida! Bozen %53 ezbaian bildurik. 19.787 boz alabaina, Corrégék 17.694. Herri ainitzetan lehen atera da eta Loïc Corrégé aitzindu zaion tokietan gauza gutik egin du harat-honata. Konparazione, Maulen, hamaika bozen makurrean gelditu dira, Corrégé aitzinean. Beste herri frankotan, biak elkarren bete agertu dira, zonbait boz bakarren makurrean, hala nola Lekornen, Arbotin eta Etxarrin.

"Aitaren alaba"

Bosgarren boz gunean, Baionako alde horretan, ez da sorpresa handirik izan, Florence Lasserre-David, askok "bere aitaren alaba" deitzen dutena, batzuetan halako trufa aireño batekin bezala, Jean-Jacques Lasserre departamendu buruaren alaba delakoz, kasik herri guzietan lehen atera da. Bidaxuneko aldean zaio aitzindu Colette Capdevielle sozialista, bi herri ttipitan bakarrik, eta hirugarren batean, Akamarren, berdinean gelditu dira, 153 boz bakoitzak. Oro har, Florence Lasserre-David aitzinean beraz 20.623 bozekin, Colette Capdevielle bigarren 15.536 bozekin. Bozen %57 irabazlearentzat. Baionan berean gutixago, %53. Angelun aldiz gehiengo handiagoa Florence Lasserre-Davidentzat baina bera hiri horretako hautetsia izanki. Hautagai sozialistak poliki goiti egin du oro har baina ez aparantziarik aski gainaren hartzeko.

Gehiengo polita

Seigarren boz-eremuan, Kostaldeko horretan beraz - eta bai, gehienik Kostaldekoa da, nahiz Luhusoraino hedatzen den - Vincent Bru Kanboko auzapezak gehiengo polita segurtatu du. Ahantziak naski kanpaina hasteko kinka hartan izan ziren eztabaida batzuk, bere alderdian berean ez denek ontsa hartzen Vincent Bru izatea hautagai. Denen buru, bozen %62-a erdietsi du, 22.872 boz orotarat, Maider Arosteguy eskuindarrak 13.715, heldu baita %37 baino gehixago. Herri guzietan, Vincent Bru nagusi. Miarritzen denik ere, Maider Arosteguyk hobeki iharduki du, bozen %43-a gainditu baitu. Kanbon, bere herrian, Vincent Bru airez-aire nagusi baina Luhuson du gehiengo handiena erdietsi, %77. Donibane Lohizunen, %59. Hendaian, %67. Urruñan gutixago haatik, %60. Ziburun, hein ber-bera, %60. Senperen, %63. Uztaritzen, %68. Itsasun, %70. Ezpeletan, %71. Azkainen, %59. Arrangoitzen, %60. Zerrenda hau luzatzen ahal genuke. Erraiteko zen bakarrik nehon ez dela zalantza handirik izan. Horiek hola, boz gune horretan bestetan bezala, izan da ere boz zuri edo baliogabe parrasta bat. Hala nola 715 Miarritzen, 514 Donibane Lohizunen eta 403 Urruñan. Badakigularik bestalde, han eta hemen entzunik gure inguruan, bozaren ematerat joan ez diren franko etxean egon direla - edo beste norabait joan - iduritzen baitzaiote boza xuri emaitea alferretan izaiten dela eta beraz denbora galtzea...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016