Herriz Herri - Baiona (L) | 2017ko Ekainaren 22a
Sudmine: manifestaldia irailaren 16an
Sudmine enpresak ez du urre miaketak egiteari uko egina.
Sudmine enpresak ez du urre miaketak egiteari uko egina. DREAL egiturak (Direction Régionale de l'Environnement, de l'Aménagement et du Logement) aldeko iritzia eman berri dio, nahiz miaketak jasanen dituzten 11 herriak kontra izan (Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu, Kanbo, Haltsu, Jatsu, Larresoro, Uztaritze, Senpere, Sara, Zuraide). Itsasun, pankarta bat ezarria izan da, herri hori "urre meategien kontra" dela seinalatzen duena eta beste 10 herriak ere beren sarbideetan seinaletika berdinaren ezartzea gomitatuak dira. CADE kolektiboak (Collectif des Associations de Défense de l'Environnement du Pays-Basque et du sud des Landes), hastapenetik borrokatzen dena proiektu horren kontra, dio erne egon behar dugula, holako egitasmo suntsikorrik ez dadin burutu. Jean-René Etxegarai Euskal Elkargo buruak ekonomia ministroari gutun bat helarazi dio, proiektu horren egitera ez dezan utz, kalteak baizik ez bailezazke ekar Euskal Herriari. Proiektuaren kontrakoek oraidanik manifestaldi baten deialdia luzatzen duten, irailaren 16an iragan laitekeena, larunbat arratsaldez, Baionan. Deialdi horri juntatzen dira EHLG, ELB, BLE, Idoki, Inter-AMAP, Bizi, Cade, Stopmines-EH, Ossau-Iraty AOP, Ezpeletako Biperra, Kintoa (euskal xerria), Xapata (Itsasuko gerezia).










