Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2017ko Ekainaren 22a
Dolu
J-P C.
Igandean zortzi segitu dugu bere azken egoitzara Pierre Tapia, 82 urtetan zendua, sortzez jatsuarra. Lan denbora Parisen egina zuen klaber bezala. Erretiran Iholdiratu zen, Zedarria etxea erosirik. Hor ere ahalek utzi dioteno kalipu, bere burua elizaren zerbitzuko ezarri zuen. Zonbat eskukaldi ez du egin, isilik bezain goxoki, halakoa baitzen Pierre bere irri eztiarekin! Ehorzketetako meza eder bat ukan du familiakoen kantu eder batzuekin. Milesker zure lekukotasunaz, orok gogotik parte hartu dugu, ez baitu beti jendearen nonbreak egiten oÀ¯'¬'zioaren edertasuna. Heriotze hortaz hunkiak diren guzieri gure dolumin bihotzekoak.










