Herriz Herri - Urruña (L) | 2017ko Ekainaren 22a
Mainatzea debekatua izan da
Urruñako laborari etxe batean, joan den ortzegunean, ongailu gisa baliatzen den azotakiz betea zen dupa bat errekontruz arraildu da eta barnean zuena dena ixuri.
Urruñako laborari etxe batean, joan den ortzegunean, ongailu gisa baliatzen den azotakiz betea zen dupa bat errekontruz arraildu da eta barnean zuena dena ixuri. Patar bati beheiti azotakia joan da burrustan Untxin ibaixkaraino eta Donibane-Ziburuko badian hedatu... Orotarat, 37.000 pinta. Arrain andana bat atxeman dute hila. Zer gerta ere, mainatzea debekatua izan da larunbat goiza arte...










