Euskal diaspora | 2017ko Ekainaren 22a
Saint-Pierre-et-Mikeluneko Euskal Etxea, oÀ¯'¬'zialdua; elite pilotariak Kalifornian, eta Udaleku
Joseba Etxarri
Ez da berria euskaldunen presentzia eta aktibitatea Saint-Pierre-et-Mikelunen. Egun ere segitzen du euskal eragin horrek eta urte guziz euskaldun besta handia egiten dute agorrilean Saint-Pierren.
SAINT-PIERRE-ET-MIKELUN
Ez da berria euskaldunen presentzia eta aktibitatea Saint-Pierre-et-Mikelunen. Egun ere segitzen du euskal eragin horrek eta urte guziz euskaldun besta handia egiten dute agorrilean Saint-Pierren. Saint-Pierreko pilotalekua uharteko sinbolo ere bada, 1906an estreinatua. Pilotazaletasuna badute eta herri-kirolek ere badituzte jarraitzaileak. Hondarreko urteetan, gainera, kontaktuak ukan dituzte Quebeceko Euskal Etxearekin eta Estatu Batuetako ekialde kostako euskal etxeekin. Konparazio, New Englandeko Euskal Etxeko kirolariak izanak dira, euskal herri-kirolen erakusgarri. Euskal espedizioak ere pasatu dira, eta guzi hunek higitu eta inarrosi du euskal lan hori erakundetzeko eta elkarte sendoago eta konektatuago batean À¯'¬'nkatzeko xedea.
OFIZIALTASUNA
Tipia eta isolatua zirelarik, batzeak, biltzeak eta konektatua egoteak indarra ematen du, sostengua eta berotasuna. Hori da normalena egungo mundu huntan, indarrak batu eta metatzea eta txikiak ere ahal handiagoak izatea, zirkuituetan eta talde zabalagoetan sarturik. Horrendako, urrats berriak ematen laguntzeko baliagarria izanen da Saint-Pierre-et-Mikelunen eman berria duten pausoa: oÀ¯'¬'zialdu eta legeztatu egin dute uharteko Euskal Etxea. Zazpirak Bat kluba, dantzariak eta pilotariak ari ziren aspaldi lanean, baina euskal etxe oÀ¯'¬'zialik gabe. Orai, behar ziren paperak prestatu eta aurkeztu, eta onartuak izan dira Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeen zerrendan. Beraz obligazioak eta eskubideak badituzte, bietarik, gainerako euskal etxeek bezala, eta baliaten ahal dituzte besteen esperientzia, jakitatea, laguntasuna eta sostengua. Ongi etorri euskal etxe berri (eta zahar) honi, eta aitzina eta goiti ibiltzeko balia dezala!
ELITEKO PILOTARIAK KALIFORNIAN
Eliteko pilota ikusi ahal izan dute San Frantziskon eta BakersÀ¯'¬'eld ekain hastapenean. Aspe enpresa lagun, izen handiko lau pilotari ekarri dituzte San Frantzisko eta BakersÀ¯'¬'eldeko euskal etxeetako pilotalekuetara: Abel Barriola, Aitor Mendizabal III, Aitor Irusta eta Aritz Lasa. Ameriketako pilotazaleak loriatu dira, honelakoak ez baitira egun guziz ikusten. Heiek ere loriatu dira. Hori eta gero San Frantziskoko Euskal Etxeak bere piknika egin du Petaluman. Eta BakersÀ¯'¬'eldekoak ere prestatzen ari dira heldu den igandeko Sheepherder's Picnicerako, 80. ediziora heldurik. Igandean ere, 2017ko NABO Udalekun parte hartuko duten 10-15 urteko gazteak Chinora heltzen joanen dira, ondoren bi astez euskal giroan jolasten, denbora goxoa pasatzen, eta ikasten ibiltzeko. 112 haur igurikatzen dira, baina honi buruz mintzatuko gira sakonago heldu den astean.











