Kostaldean | 2017ko Ekainaren 22a

Kostaldean

Donibane Lohizunen, izanen da mugimendu bost egunez segidan, herriko bestak baitituzte alabainan, Jondonane bestak, Jondoni Joani (edo Joanes) Batista beren patroinaren ohoretan.

Jondonane bestak!

Donibane Lohizunen, izanen da mugimendu bost egunez segidan, herriko bestak baitituzte alabainan, Jondonane bestak, Jondoni Joani (edo Joanes) Batista beren patroinaren ohoretan. Besta horiek ortziralean hasiko dira astelehena arte irauteko. Heldu da beraz lau egun. Goraxago bost egun aipatuak ditugularik. Lau edo bost beraz, zer da istorio hori? Aspaldixkoan gertatzen dena hauxe da: usaia hola hartua, ortzegun arratsarekin, besten oÀ¯'¬'zialki hasteko bezperan, herriak eskaintzen du ikusgarri berezi eder bat, besta giroari jartzeko bezala! Jende ainitz biltzen da urte guziz. Jende gehienak jadanik jauntzi gorri ta beltxetan. Aurten sekulan baino gehiago hain segur ikusgarri hori zinez arraroa izanen baita, hori da Gernika gogoan Xabi Soubelet euskaltzale ezagutuak asmatua duena eta bestalde aipatzen duguna. Ortziralean, kantu frango entzunen da bestak idekitzearekin. Gero, betiko hitzorduak hor izanen dira lau egunez. Jondonane suak usaian bezala larunbat arratsean, lehena eliza aitzinean eta bigarrena Herriko Etxearen ondoko plazan, denbora batez bat "xuriena" izanki eta bestea "gorriena" bainan ez da gehiago holakorik, biak denenak dira, batto apezak benedikatzen badu ere eta bestea ez. Ikusgarri frango, lehiaketa batzu ere, haurrenzat ere ba jokoak, besteak beste "entzierro ttiki" delakoa! Egitaraua guziz nasaia da eta biziki herrikoia, indar- joko, fandango lehiaketa, arroltze moleta egileena ere ba! Musika ainitz, kantuak noiz nahi eta nun nahi, bazter guziak biziki alegera! Igande goizean, bistan da meza nagusia kartsuki joanen dela. Ondotik, Donibaneko aurresku famatu hura. Gero, herritarren bazkaria, giro alegera batean. Aurten aldaketa bat jan-tornu horrentzat, haragia izanen da legatzaren partez. Pilotak ere badauka bere tokia, gisa den bezala Donibane bezalako herri batean. Besta gaitzak behar litazke aurtengoak ere eta agian aroak lagunduko ditu, eguraldiak ainitz munta baitu holakoetan...

Gernika, ikusgarri arraro bat, bakearen mezulari!

Besten karietarat, Donibane Lohizunen, ortzegun arratseko ikusgarria, Dukontenea parkean À¢'€'" euria balitz jai-alai pilota plazan, - izanen da "Gernika, txoria badator, txoria badoa". Ikusgarri bat moldatua izana Gernika gogoan eta oroz gainetik herri horrek duela xuxen 80 urte jasan zuen bonbardaketa izigarria! Xabi Soubelet artista arraroak du pikoan ezarria bere lagun batzuekin. Begiraleak partaide bistan dena bainan ere beste hogoi bat elkarte. Besteak beste Begiraleak, Arin, Beltza Gorria, Tximi Txama, Primadera, Kaskarot-Banda, Estudiantina, dantza-eskola batzu bai eta Nat eta Watson, Maddi Zubeldia eta beste frango! Dantzari, musikari, kantari, orotarat hiru ehun bat, denen artean ikusgarri gaitza eskainiko dute, Herriko Etxea eta Euskal Kultur Erakundea babesle. Gernikako bonbardaketa hura gertakari latza izan zen, eta latza baino latzagoa ere! Bizkitartean ortzeguneko ikusgarri hori ez bide da hain latza eta iluna izanen! Bakearen aldeko mezu suhar bat du oroz gainetik zabaldu nahi!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016