Gure Hitza | 2017ko Ekainaren 22a

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira horretara ekarriak edo ez direlakoz gai euskararen nabarduren preziatzeko. Ipuin kontalariaren lana ez da beti errexa. Jendeari nola kausitu? Presuna helduen entzulegoa gero eta ainitzagoa da, euskara aski ongi menperatzearen aldetik bezainbat bakoitzaren gostuen eta entzuten egoteko gutiziaren aldetik. Umorea bera, batzuei ona zaiena, bertzeentzat berdin ez. Bertsolariak ainitz aldiz gai zehatzik eman gabe uzten diren bezala, kontalariak ere beren gisa uzten badira, aurkezlerik, laguntzailerik gabe, zailagoa izaten da entzulearekin lotura egitea, haren nahiari hurbiltzea. Entzulea gogoetatzera deitzen dute kontalariek eta bertsolariek. Ordea, euskaldunetan ere badaude gogo ariketentzat nagi aire bat dutenak. Hori gogoan, antolatzaileei doakie baldintza hoberenen sortzea.

Lan artistikoari errespetua zor zaio. Kontalariak ala bertsolariak ez dira jaialdi bateko zilo betetzera deitu behar, are gutiago harrabotsa nagusi den ostatu ondo batetara ekarri. Bertzalde, ez da onargarri, asti falta haitzakitzat hartuz edo entzule ikusleak aspertzeko beldurrez, artistak egin dezakeena denboraz mugatzea, aski aitzinetik honen ikusmoldea bildu gabe. Halaber, ez da polit hedabideetan artisten lana mozturik agertzea. Koldo Ameztoik bezala, Xan Errotabeherek eskaintzen duena biziki landua da, lehentxago erran bezala, frankotan ipuinetan oinarritua. Arrakasta gaitza badu ikastoletan eta euskara ikasten duten beste eskoletan. Baigorrin ama hizkuntza bezain ederki denak ikasiak baititu, lekuaren arabera, Xan kontalariak badaki bat-batean euskalki bakoitzari egokitzen. Opa diogu, nekeak neke, lan eder horretan urte ainitzez segitzeko zoriona. Garrantzizkoa da haurrei ipuinak entzunaraztea, euskal hitzaren misterioa sentiaraztea. Oroituz haietan dela Euskal Herriaren geroa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016