Inbido | 2017ko Ekainaren 22a

Solstizioa eta Jondonane suak

Muslaria

Aste huntan ditugu jadanik urte guziko egunik luzeenak. Hori da udako solstizioa, lekuka udaburua deitzen dutena. Egundainotik naski, eta mundu guzian gaindi, ospakizun bereziak izanak dira À¢'€'" eta toki frangotan beti ba oraino À¢'€'" gertakari horren karietarat.

Aste huntan ditugu jadanik urte guziko egunik luzeenak. Hori da udako solstizioa, lekuka udaburua deitzen dutena. Egundainotik naski, eta mundu guzian gaindi, ospakizun bereziak izanak dira À¢'€'" eta toki frangotan beti ba oraino À¢'€'" gertakari horren karietarat. Nahitez lotura egin behar Jondonane bestetako ohidurekin. Jondonane delarik Jondoni Joani (edo Joanes) Batistaren besta eguna. Egia erran, ikerle ainitzen gustuko, Elizak ditu Jondonane kari giristinotu aise lehenagoko besta pagano batzu, Jondonane eguna bera ez izanik ere baitezpada bestaburu ekarria. Gisa hortan, Jondonane eta solstizioa ezin berexiak bezala daude. Gure eskualdetan, udako solstizioa ardura ekainaren 21-ean izaiten da, artetan 20-an eta arras bakan 22-an... Jondonane aldiz beti ekainaren 24-an. Ospakizun ainitz bezperan eginez, 23-an beraz.

Iguzkia agurtuz

Udako solstizio horri josiak, edo Jondonane bestari, edo bieri berdin, bada zernahi ohidura! Ez ditugu bakar batzu baizik aipatuko, hainbeste badelarik! Aspaldiko denboretan jadanik, Ameriketako "indiano" delakoek konparazione gaitzeko bestak egiten zituzten solstizio kari. Iguzkia kartsuki agurtuz, orduan gorenean dela-eta! Batzuk, gehiago dena, iguzkia jainko zaukaten edo jainko baten pare! Besta horietako, eta bakarrik horietako, dantza berezi batzu baziren eta jauntzi bereziak ere ba... Gaurko egunean oraino, Inglaterran izaiten da solstizioaren ohoretan ikaragarriko besta bat, arrunt baserrian, Stonehenge deitzen den toki batean. Hor badira lerroan ezarriak, lurrean pausatuak, harrespil handi baten inguruan, alimaleko harri peza batzu! Batzuk 50 tona pisu! Adituen arabera, badu bost mila urte hurbil segurik batzu hor direla! Nundik ekarriak - iduriz tokian berean ez baitzen holako harririk - nola ekarriak eta zeri buruz, jakintsunek ere ez dakite soberakinik... Harri horietan, badira gainerat arras urdinak, arraro delarik beste nunbait kolore hortako harriak kausitzea... Ikerle gehienek, kasik denek, ez dute haatik hortaz duda mikorik, harri horiek hola ezarriak izanak dira lehengo sineste zahar batzu berme. Mendeak jin eta mendeak joan, luzaz eta luzaz, jendea horrat bildu da fededun agertzea gatik... Orai ere, urte guziz, milaka jiten dira, batzu urrunetik, biziki besta alegera izaiten delakotz...

Gurpil handi bat sutan

Jondonane eta solstizioa aipatzearekin, gogorat berehala heldu dira ere Jondonane suak. Arras berriki arte nun nahi pizten zirenak, ardura kasko batean haatik, nun ez ziren muntatzen herriko plazan berean... Ohidura hori azkarki galdua izanik berriz azkartzen ari da naski, han-hemenka segurik. Lekuka ez da behin ere galdu, bereziki Jondoni Joani Batista beren patroina duten herrietan, hala nola, urrunago joan gabe, Donibane Lohizunen eta Hazparnen... Kasik denetan, Jondonane sua pizten zelarik, jende gaztea dantzan artzen zen, eta suaren gainetik jauzika ere. Frantziako eskualde guzietan bazen ohidura bera, edo bertsua segurik ba. Parisen, gaitzeko sua pizten zuten. Eta ez zuen nornahik pizten gainerat, bainan erregeak berak! Azken aldikotz piztu zuen 1648-an Luis XIV erregeak. Zergatik erregeak ez zuen aitzina segitu ordukotz aspaldikoa zen usaia hori, horra gauza bat ez dena naski hain argi... Dena den, badira ohidura bereziak ere Jondonane su horieri xuxenean lotuak. Besteak beste Lorraine eskualdean, Sierck-les-Bains herrian beti berea daukaten bat. Hor, gurpil edo errota handi bat, suzko gurpila deitzen dutena, lastoz eta egurrez estaltzen dute, tinki-tinkia ezartzen, mendixka baten kaskoan su emaiten diote eta pirripitaka jauts-arazten dute patar bati beheiti Moselle ibaixkarat erori arte... Mundu bat biltzen da horren ikusterat!

Jondonane eta solstizioa gogoan, beste ohidura frango balitazke aipagarri. Hala nola Jondonane bezpera arratsean, landare berezi zonbaiten hosto edo(eta) loreen biltzerat joaitea, lehengo Keltoenganikako usaia omen. Eta ohidura batzu biziki xaharrak badira, zonbait badira ere berritsuak. Hala nola solstizio kari Musikaren besta ospatzea, Jack Lang ministro ohia lehena izanik sail horren sustatzaile kartsu 1981-ean...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016