Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 22a
Haziak mintzo
Donibane Lohizuneko San Josepe ikastetxea
Irisarriko Ospitalea ondare zentroan.
Maiatzaren 11n eta 12an, CE1 eta CE2 elebidunak Irisarrira joan dira, Ospitalea ondare hezkuntzarako zentrora, hain zuzen ere. Bi egunez, lehengo Euskal Herria eta gaur egungoaren arteko desberdintasunak deskubritu ahal izan dituzte aktibitate konkretu eta ludikoen bitartez. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea bi egunez, bidaia honen beste helburu bat zen hizkuntzaren ulermena eta erabilpenaren indartzeko eskolatik kanpo. Ikasleak liluraturik itzuli dira eta jadanik ados dira bidaiatzeko heldu den urtean. Bi egunez baino gehiagoz bidaiatu nahi dute.
Talde elebidunak eskertu nahi ditu bidaia honen arrakastan parte hartu dutenak, Haurtxoak elkartea, Maite Amestoy, San Josepeko euskarazko irakasle ohia eta Josune Camarero, ikasle baten ama.















