Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2017ko Ekainaren 22a

Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak IEP egitura idekitzeko baimena ardietsi

Haur elbarrien eskolatzeko lan egiten dutenen eta hautetsien mobilizazioari esker, Bordeleko Akademiako Olivier Dugrip Errektoreak heldu den irailetik Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan Inklusiorako Egitura Pedagogiko (IEP) baten idekitzea erabaki duela jakinarazi du, Pierre Barrière Akademia Ikuskariak hartutako erabaki ezkorra zuzenduz.

Haur elbarrien eskolatzeko lan egiten dutenen eta hautetsien mobilizazioari esker, Bordeleko Akademiako Olivier Dugrip Errektoreak heldu den irailetik Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan Inklusiorako Egitura Pedagogiko (IEP) baten idekitzea erabaki duela jakinarazi du, Pierre Barrière Akademia Ikuskariak hartutako erabaki ezkorra zuzenduz. Familiendako lasaitasun handi bat da. Maule, Larzabale edo Bankan bizi, Baxenabarre eta Zuberoako familiek eskola arruntean eskolatuak izateko beharrezkoa duten egitura eskura izanen dute, orain arte Euskal Herri barnealdeko familieri ukatua zitzaiena. Seaskak orain arte bezala inklusio politikan aitzindari izaten segituko du eta herritarrak deitzen ditu, inklusio politika aitzinerat eramateko, Integrazio Batzordeak antolatzen duen diru biltze kanpainan parte hartzerat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016