Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Ekainaren 22a

Mutxikoak igandean

Hilabetero bezala, mutxikoak ditugu elizako plazan goizeko 11:30etarik aitzina.

Hilabetero bezala, mutxikoak ditugu elizako plazan goizeko 11:30etarik aitzina. Iduriz ekitaldi hunek arrakasta hartzen ari du, zangarrak erne atxikitzeko parada dugu, ez huts egin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2017/06/22

Dolu

Ostegun goizean bildu gira Senpereko elizan Henri Mauchampi azken agurraren egiteko. 92 urtetan Maixan bere emazte zenarenganat joan zauku adinak eta eritasunak jo ondoan. Bizi gorabeheratsua eraman du Henrik, gazterik armadan engaiaturik herrialde ainitz zeharkatu ditu, partikulazki erizaingoan, hala nola Indotxina, Aljeria, Madagaskar eta bertze. Nahiz militar mundu horri betidanik josia izan den, herrian argazkilari lanetan ezagutu dugu gehienik eta ere elkarte ainitzetan, parropian eta Syndicat d'Initiative delakoan. Bere hiru haurreri, Dédé, Hélène eta Kattin, haur ttipieri eta penak hunkitzen dituen guzieri, dolumin bizienak.

...

Irakurri segida

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016