Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Ekainaren 22a
"Mugaminak", Amets Arzalluzen bizi esperientzia hunkigarria
10. urtemuga kari, Kilika gaztetxeak hilabete guziz muntatzen duen hitzorduetarik ginuen ekainekoa eta Amets Arzalluz topaketaren protagonista.
10. urtemuga kari, Kilika gaztetxeak hilabete guziz muntatzen duen hitzorduetarik ginuen ekainekoa eta Amets Arzalluz topaketaren protagonista. Joan den udan, uztailean preseski, Txipren egin duen egonaldi aberatsaren parte emaitera etorria eta neretzat beti egiazko aurkikuntza izan dena ugarte horren historia gogorra ez bainuen ezagutzen. Txipretarrak bi etnia nagusitan banatuak daude 1974az geroztik. Turkiako armadak Txipreko iparraldea hartu zuenean, ugarteko greziarrak hegoaldean eta turkiarrak iparraldean banatu eta kokatu ziren, bakotxak atxikiz bere hizkuntza. Bi komunitate horiek elkar ulertzeko, dakitenek, inglesa baliatzea bortxatuak dira, ez baitute euskaldunek dugun suertea, hizkuntza komunik beren artean baliatzen ahal. Familiak berexiak bi partetan, hilak eta gorputzak desagertuak, bihotzak zaurituak; hots, egoera minberatsuan bizi da jendearen parte bat bederen. Oren bat eskas irauten duen À¯'¬'lmak Amets Arzalluz erakusten du pertsutan eta harreman sakonetan han aurkitu dituen artista eta herritarrekin. Filmaren ondotik pertsulariak eman dituen xehetasunak arras baliosak ziren. Zuen inguruan "Mugaminak" deskubritzeko gomita eskainia bazauzue, ez huts egin, zinez balio baitu.










