Herriz Herri - Ziburu (L) | 2017ko Ekainaren 22a

Beti gauza berak

Ziburun, Herriko Etxeak prestatzen ari duen lur-arramoldaketa, PLU delakoa, aldi bat baino gehiago ja aipatua hemen berean, ez da batere denen gustukoa.

Ziburun, Herriko Etxeak prestatzen ari duen lur-arramoldaketa, PLU delakoa, aldi bat baino gehiago ja aipatua hemen berean, ez da batere denen gustukoa. Kontrakoek, proiektua ezin onetsiz, badituzte elkarte batzu muntatuak, azkarki mugitzen ere direnak. Azken egun horietan, elkarte horiek berriz entzun-arazi dituzte beren arrangura eta aldarrikapenak. Egia erran, ez da baitezpada deus berriagorik, beti gauza berak kondatzen dira, bainan elkarte horiek erakutsi nahi dute erne dabiltzala, ez dutela beraz hola eta hola amor emanen. Bizitegi berriak behar direla, bereziki sozial-mailekoak, hori ez dute ukatzen, bainan ez dute onartzen etxegune berri batzu nola nahika egitea, sobera handiak, ingurumena azkarki fundituz eta hola. Untsa aztertu gabe nolako galkadurak ere balitazkeen hor gaindi, nolako behar-orduak ere sail askotan hoinbeste bizitegi berriren funtsez kondutan hartzeko... Proiektu batzuentzat deplauki diote entzugabekeria hutsak direla. Herriko Etxeak errefera, ahal bezen xintxoki ari direla, gobernuak manatzen-eta 660 sozial bizitegi berri lehen bai lehen eraikitzea. Orokorkiago, herriaren garapen orekatu bat dutela sustatu eta gauzatu nahi... Hots, bakoitxa bere hartan tematzen da eta itxura guzien arabera istorio horrek biziki soka luzea ukanen du oraino...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016