Mundu zabalean | 2017ko Ekainaren 22a
Erasmusen 30 urteak
M.L.
1987ko ekainaren 15ean zutik eman zuten Erasmus dispositiboa.
1987ko ekainaren 15ean zutik eman zuten Erasmus dispositiboa. Horren bidez Euro Batasunak estatuak laguntzen ditu beste estatuetatik datozen gazteak denboraldi batez moldatzen, beren unibertsitateetan edo enpresetan. Ordutik 9 milioi gaztek baliatu dute dispositibo hori, horietan 4 milioi goi ikastegietan. Formakuntza horien kari anitz euro bikote sortu dira, INED Frantziako demograÀ¯'¬'a institutuak dioenez Erasmusek milioi bat haur sortu ditu. Puntu bat ilunagoa haatik, goi mailako gazteek baliatu dutela Erasmus, ez aldiz formakuntza apalekoek.










