Hegoaldean | 2017ko Uztailaren 06a

AHT

EH Bildu eta Ahal Dugu alderdiek eta ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek "AHTari ez, aldaketari bai" izeneko agiria sinatu dute eta Nafarroako Gobernuari galdegin diote bazterrera utz ditzala abiadura handiko trenari buruz Madrilgo Gobernuarekin abiatu dituen negoziaketak.

EH Bildu eta Ahal Dugu alderdiek eta ELA, LAB, ESK, CGT, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek "AHTari ez, aldaketari bai" izeneko agiria sinatu dute eta Nafarroako Gobernuari galdegin diote bazterrera utz ditzala abiadura handiko trenari buruz Madrilgo Gobernuarekin abiatu dituen negoziaketak. Sinatzaileen arabera, nafar guzien beharrak kontutan hartu beharko lituzke trenbide sareak, eta gizarte eredu zuzen eta jasangarri baterako urratsak emateko balio beharko luke. Halaber, sinatzaileek AHTaren "kontrako jarrera irmoa" eta proiektua geldiarazteko borondatea erakutsi dute. Bertzalde, elkarlanean mobilizazioak sustatzeko deia ere egin dute. Zehazki, urriaren 7an Nafarroa erdialdean ekimen bat antolatzea proposatu dute. Azkenik, nafarren borondatea errespetatzen duen alternatiba bat eraikitzeko bide komun bat apailatzeko engaiamendua hartu dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/06/22

Osagaiz.eus

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) "Osagaiz.eus" euskarazko lehen aldizkari zientiÀ¯'¬'koa sortu dute, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin.

Irakurri segida

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016