Pilota | 2017ko Ekainaren 22a

Trinketeko esku-huskako À¯'¬' nalak iragan dira berriki Aldudeko trinketean

G.S.

(B) multxoan, Iñaki Etchebarren - Yohan Elgart 40 / Anthoni Monaco - Jokin Setoain 39: partida biziki atakatua, bi aitzinak erne eta bi gibelak azkar.

Hirugarren mailan

(B) multxoan, Iñaki Etchebarren - Yohan Elgart 40 / Anthoni Monaco - Jokin Setoain 39: partida biziki atakatua, bi aitzinak erne eta bi gibelak azkar. (A) multxoan, Benoit Etcheverry - Nicolas Esain 40 / Benoit Oçafrain - Paxkal Latasa 10: Aldudarrak nagusi, sako ainitz Benoitendako, Nicolas abil eta joa xuxen, Bankarrek torneo eder bat egin dute.

Bigarren mailan

(B) multxoan, Eñaut Larre - Joanes Haritxelar 40 / Daniel Brave - Guy Saldubehere 23: Baigorriarrak ardura azken hitza, ttanto eder batzu hala ere ikusi dira. (A) multxoan, Jean Leon Oçafrain - Paxkal Sorhondo 40 / Mathieu Esain - Sébastien Bidart 32: partida frango luzea eta orekatua, Jean Léon beti bezala kintze bukatzaile eta bere laguna Paxkal gibelean korrikatzaile; Mathieu eta Sébastien borrokatu dira azken kintzeraino.

Lehen mailan

Franck Berteretche - Mikael Hualde 40 / Iñaki Goicoechea - Daniel Bareneche 20. Final huntan Franck eta Mikael nagusi. Hogei tanto artio, partida biziki interesanta, jo biziak, taula asko, lehen xare andana bat bi gibelen partetik. Bainan gero Franck Berteretchek egin du diferentzia, bere sako eta jo azkarrekin. Perkain Kopa eskainia izan da Mikael Hualde Aldudarrari. Ondotik 6 pilotari ohoratuak izan dira publikoki: Pierrot Erramouspe, Rogert Harriet, Mixel Arambel, Robert Ernautene, Jeannot Apezteguy eta Marcel Laxague. Omenaldi biziki hunkigarria, jendalde eder baten aitzinean. Jean-Louis Lakak eta Pierrot Erramouspek eman zituzten bertsu eder eta hunkigarri batzu eta ondotik Magali Zubillagak eta Jean Louisek eman bi kantu, aitzin hortan hemendik beretik agertu dauzuegun bezala. Perkain batasunaren izenean, Peio Ardantzek egin du mintzaldi bat, 6 pilotariak banazka agurtuz. Ondotik, berrogoi bat pelotazalek afaldu dute Baillea ostatuan, biziki giro onean. Perkain batasunak eskertzen ditu pilotariak, ikusleak eta sari eta kopa eskaintzaileak (Crédit Agricole, Chiquirin Enpresa, Baigorriko eta Aldudeko Herriko Etxeak, André Arambel, ACVB Batasuna, Maite Garatea, Oteiza Enpresa, Baionako Leclerc saltegiaren nagusia "Gandon Jauna").

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016