Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017ko Ekainaren 22a
Pasabideak erakusketa
Urte oroz antolatzen du arte garaikide erakusketa bat Foyer de Bardos tokiko kultura elkarteak.
Urte oroz antolatzen du arte garaikide erakusketa bat Foyer de Bardos tokiko kultura elkarteak. Aurtengo edizioa ekainaren 17tik uztailaren 16a arte iraganen da Salako geletan. Estreinaldia joan den ebiakoitzean egin dute, tokiko elkarte buru, hautetsi eta herritarrak bildurik. Bi mundu desberdin gurutzatzen dire erakusketa hortan. Xabier Celestino iruindarrak bere pinturak dauzku aurkezten, HELIX taldeko artistek egindako antolatze andana batekin: Franzen soinuak, Isa Omerren graÀ¯'¬'smoak eta Pascal Billarden zizelkadurak bertzeak bertze. Irekitze tenoreak: asteazkenetan 15:00etarik 18:00etarat, ortziraletan 16:00etarik 20:00etarat, ebiakoitzetan 16:00etarik 20:00etarat eta igandetan 10:00etarik 12:00etarat eta 15:00etarik 18:00etarat. Bisita gidatuak edozein talderi proposatuak zaizkie, Mélanie Commetekin harremanetan jarriz (06 87 51 36 32 / foyerdebardos@gmail.com).











