Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Ekainaren 22a

HIRUKASKO

Larunbat huntan, ekainaren 24an, iraganen da ohiko ibilaldia.

Larunbat huntan, ekainaren 24an, iraganen da ohiko ibilaldia. Bidarritik Itsasura eginen da aurtengoa, binaka edo hirunaka. Parte hartu nahi dutenek goizeko 6.30etan dute hitzordua Itsasun autobusez Bidarrira joaiteko. Parte-hartze saria 26 eurokoa da presuna bakotxarentzat. Animazioak izanen dira Itsasun arratsalde osoan eta arratsean. Haatik afarian parte hartzeko izena aitzinerat eman behar da telefono huntara deituz: 05 59 93 40 83.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017/06/22

Hiru sortze!

Bai, hiru sortze izan dira gure herrian maiatzaren azken egunetan, hiruak muttikoak:

- maiatzaren 27an sortu da Baionan Peio GIFFARD. Aita du Damien GIFFARD eta ama Béatrice BACHO, - maiatzaren 29an sortu Baionan ere Alexis, Mattéo LARSABAL. Aita du Philippe LARSABAL eta ama Muriel LISSARDY, - eta maiatzaren 31n sortu da Baionan ere Nathan, Arnaud, Valentin GOUSSEAU. Aita du Philippe GOUSSEAU eta ama Mélusine SAUVAGE.

Zorionak beraz aitameri eta ongi etorri gure artera gure hiru herritar berrieri! Ea ondoko egunetan nexka zonbaiten sortzea iragartzeko parada ukaiten dutan, parekotasuna errespetatzeko!

...

Irakurri segida

3406. zbk

Musikak arintzen du bihotza eta airosten gogo.

Platon

Gure Hitza | 2017/06/22

Kondalariak

Jean-Louis Harignordoquy

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek.

Maiatzaren 28ko Berria egunkarian Xan Errotabehere kontalariaren elkarrizketa interesgarri baten irakurtzeko parada eskainia izan zaigu. Noizbait oholtzan edo taula gainean ikusi ukan dugunek badakigu idazteko eta antzerkirako gaitasunak dauzkala Xanek. Baditu ipuin berriak moldatuak, bereziki euskal mitologian oinarrituz. Jende helduentzat ere bai, irri egitekoak, historiari lotuak edo berdin itsasoari buruzkoak. Biziki poliki dio ipuingintza supazterreko gauza dela, irriarekin edo ustekabekoarekin gozatzeko egina. Esplikatzen du ipuinek isladatzen dutela gure lurraren mintzoa, gure arbasoek moldatu bazterrak, gure ohidurak eta pentsamoldeak. Istorioak gaurkotzen direla erraiten digu.

Denbora batez arrakasta ederra bazuten herrietako txiste kontalari gehienek, oroz gainetik lehen lehenik bertsolari ziren Mattin, Lazkao Txiki, Alkhat eta Ezpondak. Ugutz Robles txiste kontalari paregabeak dio azken hamarkada hautan galduz doala ohidura hori, gaurko entzule asko ez baitira...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016