Azalekoa | 2017ko Irailaren 28a

Langileriaren kezkak

P.J.

Langile manifestariak Hendaia Intzuratik abiatzean
Langile%20manifestariak%20Hendaia%20Intzuratik%20abiatzean

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak.

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak. Frantziako hiri handi frankotan bezala, Baionan ere egin zen manifestaldi bat irailaren 12an, antolatzaileen arabera lau milako bat lagun bildu zituena. Gure ustez zenbaki zuzenagoa 2.500 ingurukoa zen. Aldi honetan, irailaren 21ean, Hendaian da manifestaldia burutu. Zergatik Hendaian? Hor baitziren iragaten Frantziako Hiri Ttipien Elkartearen jardunaldiak. Elkarte horrek 2.500etik 25.000 biztanlerainoko hiriak ditu biltzen. Elkarte horretako 300 ordezkari ziren Hendaiara jinak, bilkurak haatik nagusiki Irungo Ficoba zentroan zirela iragaten, muga ondoan, Santiago zubitik hor berean. Eta Edouard Philippe frantses gobernuburua etortzekoa zen. Hara zergatik langileen sindikatuek hor elgarretaratzera zuten erabakia. Baina hara, egun batzuk lehenago lehen ministroak jakinarazi du ez zela etorriko eta haren ordez Kohesio Soziala ministeritzako Julien Denormandie estatu idazkaria da agertu.

Sindikatak zatikatuak

Baionan bezainbat jende À¢'€'" eta ahalaz gehiago À¢'€'" biltzeko esperantza zuten sindikatuek. Helburu hau ez dute haatik kausitu, gure ustez 1.500ekoa soilik baita harat hurbildu. Behar dea harritu? Batetik gobernuburua ez heldu, bertzetik ohiko Baionatik Hendaia doi bat deskart aurkitzen askok, azkenik sindikatuak berak arrunt bereiziak izanki Lan Kodearen erreforma horri buruzko ihardukitze moldean. CFDT eta FO sindikatuek gobernuarekin zuzenki negoziatzea dute hautatu. Beste sindikatuek À¢'€'" CGT, Solidaires, FSU, LAB À¢'€'" iragarria den "desastre sozialaren" aitzinean karrikako hitzari ematen diote lehentasuna eta Hendaiako "Joncaux" edo "Intzura" lantegi gunean zuten hitzordua À¯'¬'nkatua joan den ostegunean, goizeko 11:30erako, "Sukaldea" jatetxe sahetsean. LABekoek, haatik, ekintza bat obratu dute aitzinttoan, berekin zituztela ere Solidaires sindikatuko eta Euskal Herriko Fronte Sozialeko militante batzuk: Biriatuko autobideko ordainlekuan pasaia libratu dute beribilei oren batez, hauek pozik zaudela urririk iragaiteaz, hurbil zauden jendarmek egitera uzten zutela. Ondotik militante horiek Intzuran ziren manifestariei juntatu dira eta eguerdi aitzinttoan denak lerroan abiatu dira, ibilaldi koloretsu eta oihukora, Hendaian barna luzatu dena, 13:45ak irian Irungo Ficobara heltzeko, han zegoela beha LABeko Hegoaldeko militante multzoa. Bitartean, CFDT-ko 30 bat militante À¢'€'" multzo guziez ttipia À¢'€'" bazagon Santiago zubian bildua, beren aldarrikapenak zabaltzeko.

Kontra-iraultza liberala

Ez bazen ere sindikatuek nahiko zuten bezainbat manifestari, ezin uka langileak oro har, eta horiekin estudianteak eta erretretadunak, kezkatuak direla Macronen gobernuak inposatu nahi duen Lan Kode berriarekin. Hitz indartsuak entzun dira manifestaldian: "klase gerla", "gerla soziala", "hondamendi soziala"... Alabainan, lege berriak orain arteko lan munduko korapiloak konpontzeko moldeak irauliko ditu, "nagusieri eskuak libreago utziz eta langileak prekaritate handiagoan ezarriz", sindikatek diotenaz. "Ez dira erreformak, kontra-iraultza liberala baizik" da goraki salatu. Manifestaldi guzian, lelo bat gogotik errepikatua izan da: "Pour que la vie soit plus belle, ordonnances à la poubelle!" (Bizia ederragoa izan dadin, ordenantzak zikinontzira!). Borroka hori irabazteko, "denen arteko erresistentzia behar dugu antolatu eta gure geroa eskutan hartu". Bai, baina horretarako sindikatuen arteko batasuna baitezpadakoa da, eta gaur egun ez dira horretan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016