Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Irailaren 28a

Lantziritarren elgarretaratzea

G.L.

Lantziritarrak Aldudeko Alfaro ostatuan
Lantziritarrak%20Aldudeko%20Alfaro%20ostatuan

Buruilaren 4an, lantziritarrak Aldudeko Alfaro ostatuan bildu dira.

Buruilaren 4an, lantziritarrak Aldudeko Alfaro ostatuan bildu dira. Alabainan, Xan Leonek, Lantziriko haurride gazteenak, 60 urte bete ditu. Karia hortara, haurrideak beren bizilagunekin atsaskari goxo baten inguruan dira elkarretaratu, kantua eta irria dario, Gexanek moldatu bertsoak ere hor.

ZANLEONEN 60 URTE BETETZEKARI

2017-09-04an, Alfaro ostatuan kantatuak (airea: Mehetegiko xakurra...)

Lantziriko familian

hamazazpi haurridetan

azkenik sortu haizena

eta beraz gazteena...

bainan hiaurk diokana

osagarriz zaharrena! (bis)

Hire biziko bidean

gaitza sartu hezurretan...

ibili haiz medikutan

sendatzeko esperantzan...

istripu larri bat ukan

hura ere baikor jasan! (bis)

Bi alaba maitagarri

Aitarentzat lagungarri...

Maika, Linda aipagarri

bai eta eredugarri

zirezte biak pozgarri...

zinez eskerrak zueri! (bis)

Egun hirurogoi urte

Zanleon baitituk bete...

denen partez izan bite

"zorionak" egun hire!

idatzi bertsoak ere

kantatu ahantzi gabe! (bis)

2017-07-31n egina

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016