Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Irailaren 28a
Berri laburrak
Belzuntze elkartea berrikitan bildu da eta elgarretaratzeko paradak izanen ditugu urte hondarrean.
Belzuntze elkartea berrikitan bildu da eta elgarretaratzeko paradak izanen ditugu urte hondarrean:
- azaroaren 11n, Aiherra-Antzuola eguna: larunbatarekin iraganen da, eta Aihertar eta Antzuolarrak LURRAMA laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokan bilduko dira, goizeko 10:00etan, Biarritzen.
- Azaroaren 25ean, gaubeila, Aiherrako Denen Etxean: programa ederra prestatua daukute, kantari, bertsulari eta musikariekin, azken hauek usaiako antzerkittoen lekua hartuz. Xehetasunak berantago, baina jakin ezazue orain beretik, kalitate handiko programa segurtatua zaukula.










