Herriz Herri - Lasa (NB) | 2017ko Irailaren 28a

Munhoko lasterkaldia

M.G.

Igandean, urriaren 1ean, iraganen da lasartar elkarteak antolatzen duen Munhoko lasterkaldia.

Igandean, urriaren 1ean, iraganen da lasartar elkarteak antolatzen duen Munhoko lasterkaldia. Seigarren edizioa da aurtengoa, aitzineko urteko bide beretik iraganen dena, 18,5km luze eta 1.100m dituen gora-beherekin. Lasterkaldiarekin batean ibilaldi bat antolatua da bide beretik abiatuko dena 8:00ak aitzin, lasterkaldia aldiz 9:30etan. Abiatzea Lasaiki herriko gelatik eta arribada toki berdinera. Sarien banaketa eguerdi irian. Ondotik axurki kostelet eta gaineratekoekilako bazkariak elgarretaratuko ditu leku berean nahi duten guziak (15 eurotan), ahalaz zuen lekuak atxik deituz Jean-Michel Inda 06 73 91 41 24. Aldiz, xehetasun gehiago nahi dutenek deitu Jean-François Arrabit 06 82 69 91 84.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016