Herriz Herri - Arbona (L) | 2017ko Irailaren 28a

Heriotze

Panpili

Irailaren 16an, larunbata, Arbonako karrikan pasatzean zer gertatzen zen denak harrituak ginen hoinbeste jende ikusita eliza inguruan.

Irailaren 16an, larunbata, Arbonako karrikan pasatzean zer gertatzen zen denak harrituak ginen hoinbeste jende ikusita eliza inguruan. Daniel Sascoren ehorzketak ziren. 1948ko maiatzaren 27an sortua zen Arbonan, bere biziko laguna Marie-Christine Etchegaray, duela hamar urte zendua. Bi seme-alaba zituzten, Txomin eta Fabienne. Bere armada denbora Brest hirian egin ondoan, aitaren entrepresan lan egin zuen benuzer bezala eta ondotik ekipamenduan sartu zen Ponts et Chaussées-etan lan egiteko. Esku huska pilotari ona zen eta ondotik Lau Herri pilotako elkartea muntatu zutelarik parte hartu zuen. Arbonarrak elkartean parte hartu du ere eta azkenik Pilota lagun taldean. Lagunkina zen eta kantari xoragarria. Senperen ere usu ikusten ginuen errugbiko ekiparen sustengatzen. Gure doluminik beroenak Xan bere aitari bai eta ere Txomin eta Fabienne bere seme-alaberi. Ez adiorik Daniel.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016