Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Irailaren 28a

Parropiako berri

Frantxua Garat joanez geroz aldaketa batzu sortu dira zeremonien egitarauan, partikulazki asteburuetako mezendako.

Frantxua Garat joanez geroz aldaketa batzu sortu dira zeremonien egitarauan, partikulazki asteburuetako mezendako. Berezitasunik ez den asteburuetan, orokorki larunbat arratsean 7etan meza iraganen den herrian ez da biharamunean izanen toki hortan, beraz bertze bi herrietan meza izanen da 10ak eterdietan. Haatik holakotan izaiten dira beti salbuespenak, hala nola Ibarrungo besta bezperan Senperen aurkitzen ahalko da arratseko 7etako meza eta biharamunean Ibarrunen 10ak eterdietan. Bertzalde mezak eskaini nahi dituztenendako, deitu beharko da Monique Lataillade: 06 09 80 03 15. Katixima ere hasia dago, CE2tik CM2 klaseraino, San Josepe eskolan iragaiten dira asteazkenetan arratsaldeko 6ak eta 7ak eterdi artean, urriaren 4an eta 18an, azilaren 8an eta 22an eta abenduaren 6an eta 20an. Azilaren 18an, euskarazko katixima. Azkenik, Frantxua Garaten partiadako argazkiak harrapatzen ahal dira gure parropiako webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016