Herriz Herri - Lekuine (L) | 2017ko Irailaren 28a

Hamahirugarren Itxaropenezko Biradak

Hamahirugarren%20Itxaropenezko%20Biradak

Aurten Lekuinen iragan dira mukubisidosaren kontrako 13. Biradak.

Aurten Lekuinen iragan dira mukubisidosaren kontrako 13. Biradak. Lehuntzen dira hasi ederki, ostiralez, bi dantza taldek beren elkartasuna taulen gainean erakusten zutelarik molde ederrez, bakotxak bere aldian bere sorkuntza azalduz. Horiek ziren Lekorneko Urtsuko Xoriakekoak, eta bigarrena herri desberdinetatik osatu den Zarena Zarelako dantzari multzoa. Gaualdi goxo hortara 200 bat jende hurbildu da. Igandean, Lekuinen, jende kopuru ederra izan da berriz ere. 950 ibilkarik eta 380 txirrindularik Garralda eta Abarratia mendien ingurua egin dute. Oren bata irian 300 bat pertsona da bildu ezkerparetan bazkari baten inguruan. Haurrek ere gozatu dute arratsaldea joko desberdinetan parte hartuz. Egun osoa hola iragan da, giro ezinago lasaian. Ororen buru 35.000 euro bildu dira "Vaincre La Mucoviscidose" elkarteari osoki eskainiak izanen direnak. Antolatzaileek bihotzez nahi dituzte eskertu asteburu huntan, lanez edo emaitzez, parte hartu duten guziak. Heldu den urteko, jada, hitzordua À¯'¬'nkatua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016