Hegoaldean | 2017ko Irailaren 28a
La Naval
Sestaoko Naval ontziolan eraikitzen ari diren Living Stone kableontziaren armadore holandarra ontziolan sartu da ontzia eramaiteko asmoarekin.
Sestaoko Naval ontziolan eraikitzen ari diren Living Stone kableontziaren armadore holandarra ontziolan sartu da ontzia eramaiteko asmoarekin. Armadorea gauerdi aldera agertu da ontziolan, sei marinelekin. Navaleko langileek, untziaren estekak mozten harrapatu dituzte, ontzia eramaiteko. Ertzaintza deitu dute zaindariek, eta azkenean, armadoreak alde egin du. "Ontziari kalteak egin dizkiotela" diote, langileek auzitegian salaketa aurkeztuz. Ohar batean diotenez, armadoreak "ez zuen ontzia eramaiteko baimenik, eta zuzendaritzari ere ez dio bere asmoen berri eman". Gertatutakoa "oso larria" dela uste dute, "langileen segurtasun eta osasuna irrisku bizian" ezarri dituelako. Langileen ordezkarien arabera, "ontzia egiteko lanak geldituko dituzten beldurrez, hura eramaten saiatu da. Oraindik beste sei hilabete behar dituztela diote, amaitzeko; beraz, litekeena da beste ontziola batera eraman nahi izaitea, lana amaitzeko".











