Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2017ko Irailaren 28a
Pintxo lehiaketako emaitzak
Pintxo Egunaren karietara iragan da joan den astelehenean Ipar Euskal Herriko sukaldari profesionalen arteko pintxo lehiaketa Donibane Lohizunen.
Pintxo Egunaren karietara iragan da joan den astelehenean Ipar Euskal Herriko sukaldari profesionalen arteko pintxo lehiaketa Donibane Lohizunen. 12 sukaldari ziren lehian. Iaz, Donibaneko Le Brouillarta jatetxeko Guillaume Roget sukaldariak balin bazuen irabazi, aurten Anthony Mouquin Donibane Lohizuneko Koko bodegako sukaldari gaztea da garaile atera, bigarren Claude Calvet Getariako "Getaria" jatetxekoa, hirugarren Le Brouillarta jatetxeko sukaldari laguntzailea, Andoni Berhouet 24 urteko bidarraitar gaztea, lehen aldikoz zuela gisa hortako lehiaketan parte hartzen, laugarren Donibane Lohizuneko O'Pintxos jatetxeko Pascal Etcheverria eta bosgarren Donibane Lohizuneko Le Suisse jatetxeko Sergio Meylou. Bost sukaldari horiek parte hartuko dute Donostian urriaren 23an eta 24an iraganen den Euskal Herri osoko Pintxo xapelgoan, Hegoaldeko sukaldari hoberenen ondoan.










