Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Irailaren 28a

Heriotze

Joan den astean, bi herritar joan zauzku mundu huntarik.

Joan den astean, bi herritar joan zauzku mundu huntarik. Astelehenez iragan dira Korteko Dominique Tipy 80 urtetan zenduaren ehorzketak. Seme bakarra, gazterik ikasi zuen sukaldaritzan. Zonbait urtez jatetxe ospetsuetan ibilirik, Kortea bere ostatu ttipia berritu eta haunditu zuen eta urte multzo batez hunekin lan egin. Geroago, hotela saldurik bere laborantza ttipia segitu du eta bereziki bere ama gain gainetik artatu, 103 urtetan zendu arte. Segidarik gabea, gizon isila zen eta biziki trebea bere oÀ¯'¬'zioan. Asteartez, Konttentteneko Ignacie Bidart, sortzez Iroz dugu segitu bere azken egoitzara. Ezkondua bainan zoritxarrez haurrik ez ukanik, ostatu-jatetxetan langile iragan du bere denbora, bereziki urteak eta urteak, auzoan zuen Arce hotelean. 93 urtetan zendua, emazte prunta eta langile talendutsua zen, izpiritu argikoa eta fede azkarrekoa ere. Penetan uzten dituzten familieri doatzi gure dolumin zintzoenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016