Gure Hitza | 2017ko Irailaren 28a

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain mentura handiarekin.

Artetik erraiteko, denak loriatu gaitu, Mauleko auzapeza buru, Agerria nola arraberritua den ikusteak. Etxe horretan iragan baita T.I.G.A. proiektua asmatzeko bilkura nagusia, Jean-René Etchegaray lehendakariak bezala, Martine Bisauta eta Michel Etchebest lehendakari ordeek argiki erran dute idatzi egitasmo orokorra, Parisen berezia izan edo ez, abiapuntu bat dela hurrengo hilabetetan sakondua izateko. Aurten sortu Euskal Elkargoak bultzatu ekimenak, Lapurdiko hiritarrak erakarriz, Baxenabarreko, Xiberoako gaitasunak eta beharrak kontutan hartzeko asmoa du. Ezin ukatua, azken urte hautan auzapez gehienen jokamoldea herritarren nahiari ireki eta hurbildu dela. Ez ginen hoin ongi usatuak lehengo hautetsi zonbaitekin. Halere, deus ez baita hobetu ezinik, biltzar nagusian elkartetako ordezkari batzuk azpimarratu dute aurkeztu proiektuan ez dela sozial arazorik aski aipatzen, hala nola familia askoren txirotasuna, laborari zonbaiten ezinbizia, nekezian dauden gero eta herritar gehiagoren bizimodua. Funtsean, euskara eta euskal kulturaren garapena ere ez dira sartzen; gaietan ez sobera barreiatzeagatik, errana izan zaigunaren arabera.

Pentsa daiteke denetara ezin helduz baino hobe dela proiektu egingarrienei lehentasuna ematea eta gaineratekoei berantago lotzea. Gisa batez egia da, baina beste eskualdetik, erran zahar hau ere maizegi ikusten da: gero dionak bego dio. Hasteko, etorkizunean, desaÀ¯'¬'o hau aise altxatzeko gisakoa dukete gure hautetsiek: bilkurak elebidunki egitearena. Euskaraz mintza daitezkeenen lana errexteko, frantses elebakarrentzat badira orain bat-bateko itzultzaileak eta beharrietako kaskoak. Horretarako, langile berriak hartzeko mementoan, beti garrantzizkoa izanen da gaitasunetan sartzea euskara ongi menperatzearena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016