Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Irailaren 28a
Aste Urdina
''Aste urdina'' deitua den nazio astearen karietara, CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak jarduerak antolatzen ditu 60 urtez goiti doatzineri, urriaren 2tik 8ra ondoko partaide hauekin.
''Aste urdina'' deitua den nazio astearen karietara, CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak jarduerak antolatzen ditu 60 urtez goiti doatzineri, urriaren 2tik 8ra ondoko partaide hauekin: Aisialdi zentroa, Osasuna eta Eskuz Esku elkarteak, san Josep lizeoa eta erretira etxeak. Gertakizun horren bitartez belaunaldien arteko loturak sortu nahi ditu eta erakutsi ''lehenagokoek'' gizarte mailan eta sozial mailan daukaten eragina. Jendea gomitatua da saldoan etortzera memento goxo batzuen partekatzeko, izanen baita Errobi hegitik ibilaldia, dute-dantzaldia, lotoak, joko zaharrak eta abar... Xehetasun gehiagorentzat eta izenak emaiteko deitu behar dira Aurore edo Laurence zenbaki huntara: 05 59 93 38 91. Beharrez garraioak ere, aitzinetik galdatuz, segurtatuak izanen dira.











