Mundu zabalean | 2017ko Irailaren 28a
Alemanian Merkel berriz ere nagusitu
M.P.
Bozkaldi aitzineko egunetan ez zen oraino argi Merkel anderea (CDU) ala Schulz (SPD), biak aleman gobernu berekoak, izanen zen joan den igandeko bozkaldi handian garaile.
Bozkaldi aitzineko egunetan ez zen oraino argi Merkel anderea (CDU) ala Schulz (SPD), biak aleman gobernu berekoak, izanen zen joan den igandeko bozkaldi handian garaile. Iritzi parte gehienak abantaila ematen zion halere Merkel andereari, gisa horretan laugarren aldikotz hupa zitezkeela kantziller kargura. Barkua hein bat ongi ereman duela orain arte eta bereziki etorkineri buruz 2015etik honara, hautarik miliun bat hartu dituela eta laster lekukotzen azkarki lagundu. Aleman hizkuntza erakasten eta bizilekuak eta lan bat harrapatzen. Gisa hortan Alemaniako langile eskasia ere estali du, aleman ekonomia lehen bozkan dela berriz ere. Eskuin muturra ez dago haatik lo, bereziki eki Alemanian, hor baititu emaitza hoberenak biltzen hunek. Horiek horrela, igandean, berriz ere nagusitu da Angela Merkel anderea (%33), laugarren aldikoz helduz goi kargura. Bigarren da, bainan uste baino askoz apalago, Schulzen SPD alderdia (%20,5) eta hirugarren nazien ideiak sustazera beldur ez den eskuin-muturreko AfD alderdia (%12,6), lehen aldikoz deputatu andana (94) sarraraziz Bundestag aleman parlamentura. Bozkaldi hoien karietara jakin da halere Merkelek ez duela aise utziko Turkia Europara hurbiltzen, hau bera ez baita jarrera ttipia geroarentzat. Bainan jakina da Merkelek badakiela bere urratsak nola eman. Zuhurtzia handiko politikaria dela hau aspalditik.











