Inbido | 2017ko Irailaren 28a

Le Grau du Roi portu ttipittoa

Muslaria

Bi astez segidan aipatu dugu hemen Aigues-Mortes herria. Egun behako bat emaiten diogu han berean den Le Grau du Roi portuari.

Bi astez segidan aipatu dugu hemen Aigues-Mortes herria. Egun behako bat emaiten diogu han berean den Le Grau du Roi portuari. Bi herriak elgarretarik sei kilometrotan dira. Biziki hurbil beraz. Le Grau du Roi arrunt itsas-hegian, bestea barnaxago. Frangotan erran da - eta idatzi - 1248an Luis IX erregea, saindu ekarria dena, Aigues-Mortes hiritik abiatu zela seigarren Kurutzadan parte hartzeko, itsasoa harat heltzen-eta denbora heietan. Hortaz izan dira eztabadak. Gero eta gehiago aditzen baita itsasoak ainitz tokitan leihorra "jaten" duela - gure kostaldean berean bada holako zerbaiten arrangura-egia dea alderantziz luzaz eta luzaz Frantzia behere hortan segurik itsasoak duela gibelerat egin? Ba eta ez naski. Alde batetik, Aigues-Mortes alde hortan, Rhone ibaiak zernahi lur ekarri du mendeak jin eta mendeak joan, itsas-hegia gero eta gehiago asez. Bainan ikerleen arabera itsasoa ez da halere behin ere heldu oraiko Aigues-Mortes hiriraino. Erdi-Arokotzat ur-bide bat bazen egina herri hortarik itsasorat heltzeko. Ur-bide hura zuten barnatu barku handixkoak ere handik iragaiteko. Gisa hortan, Luis IX erregearen barkuak ur-bide hortarik joan ziren. Gisa guziz, eztabada horrek badu bestalde ere oker aire bat eta ez entraalekoa. Alabainan, erran ditake, erran behar ere, Luis saindua Aigues-Mortes hiritik Montpelliereko besta ederra, Madrileko Euskal Jaia eta Sao Pauloko argazki lehiaketa abiatu zela, Le Grau du Roi ez baitzen oraino sortua ere! Toki hartan, zonbait arrantzale etxe baziren eta beste deusik ez! Izena bera geroxago agertu zen. "Grau" alde batetik, Okzitaniako mintzairan hola deitzen-eta ibai-buruak. Eta "du Roi" Luis erregearen ohoretan! Gainerat, gero ere, luzaz eta luzaz Grau du Roi toki izena izan da eta ez herri batena. Grau du Roi izanez Aigues-Mortes hiriaren konduko auzoalde bat. 1879an da azkenean herri kondu ekarria izan, ez lehenago!

Turismoari esker!

Le Grau du Roi azkarki handitu da iragan mende hortan. Lehenik, burdin-bide bat egin zutelarik Nimes hiritik heltzeko itsas-hegi hortarat. Gero, turismoari esker. 8372 biztanle duela hiru urte egin kondaketaren arabera. Iragan mende hastean, 1279 bakarrik. Beti badira arrantzaleak segur bainan turismoa da orai mozkin-bide nagusia. Arrakasta handia badute untziz egiten diren ibilaldiek, dela itsasorat, dela goraxago aipatu ur-bidetik, gaitzeko bazter ederrak ikusiz. Bestalde, 1989an badute eraikia erakustegi arraro bat, Seaquarium deitua dutena, bi hitz elgarri juntatuz, bat latinetik hartua eta bestea inglesetik. Hor badira ikusteko berrehun bat arrain mota eta 25 marrazo mota. Bada ere eskualde bat itsasoko apoarmatuentzat. Gainerat, hiribarnetik arras hurbil, duela mende erdiño bat muntatua dute atseden-portu bat gaitza, Port-Camargue, Europa guziko handiena izan behar dena. Bada hor 4600 untziren tokia! Eta zernahi bizitegi han berean, itsas bazter-bazterrean. Obra miresgarria ainitzen gustuko, beste bazuk - ene gisa - ez dutena batere maite, handiegia dela eta biziki gauza hotza, denak elgarren iduriko bizitegi meta alimalea, eta denak bat bestearen gainean... Beste graziarik badauka herri xaharrak. Ikustekoak dira hango bi kaiak. Baten punta-puntan berrikitan eraikia zizelkadura handi bat, "Esperantza" deitua dutena, ama-alaba batzu so egoki itsas-alderat, aita arrantzalea noiz jinen den gibelerat... Karrikaz karrika ere gaitzeko itzuli politak egin ditazke, geldialdiño bat berdin duela mende erdi bat xarmanki zaharberritua izana den Jondoni Petri elizan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016