Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Irailaren 28a

Eguratsaren Eguna

Kalitateko eguratsaren egun nazionala zen, asteazkenez, joan den irailaren 20an.

Kalitateko eguratsaren egun nazionala zen, asteazkenez, joan den irailaren 20an. "Su Aski" herritar kolektiboa hortan partaide zen. Bankan goizez bai eta arratsaldean eta gauean Baigorrin Plaza Xokoko biltokian. Arnasten dugun airea zen horgo arrangura, mendietako suak aztergai eta mintzagai izan dira. Hain zuzen landare erretzeak ekartzen ditu zatiki xeheak eta ondoriozta daitezke biriketako gaitzak eta osasun kalte larriak (AVC). Eguratsaren kutsadurak Frantzian 48.000 heriotze ekarri ditu, gehienik zatiki xeheenganik eta zatikiak alde orotara doaz. Frantzia ezazol dago gaitz honi aurka egiterakoan eta noizbait ordaindu beharko dituen isun izigarrietaz zordun dago Europaren aldera. Kolektiboak uste du hobe litzatekeela konponbideak bilatzea kutsadura hauen azkarki gutitzeko, kalte hauentzat isunen ordaintzera behartua izateko ordez. Goizean, Banka Uhaldean ongi etorri egin dute Gabriel eta Moniquek eta prentsari hitzegin eta azaldu beren bio-laborari ttipi egoera eta ibilera surik gabe. Gero Manex erlezainaren eta Aitor baratzezain belar-biltzailearen aldi zen, ziotelarik zergatik suari uko egin dioten. Etorria zen ere Ariège aldeko artzain bat, jina erraitera zergatik suari ezezkoa eman dion eta aitortu du nola luzaroan haren lurrak ondu diren aitzinetik hamarkadetan erreak izan ondoan. Su Aski-ko bazkide batek hitzegin du ziola, jadanik Ipar Euskal Herriko Kostaldearentzat egin den bezala, bideratu behar dela eguratsa zaintzeko plan eraginkorra lurraldeko 158 herrientzat. Plaza Xoko gelan (Baigorriko udalbatzarraren baimenarekin) arratsaldez ikusgai ziren erakusketa eta À¯'¬'lmak, eta Aitorrek prestatu sasi-landare tisana dastatu da atseginekin. Eztabaida luze batek bukatzen zuen eguna, buruz-buru zaudela Lagun insertzio elkarteko zuzendaria eta Laborantza Ganbarako ordezkaria. Hor zaudenentzat baita ere su-emaileentzat PAC egitura da gaizki zuzentzen eta banatzen dituen diru-laguntzen ondorio txarrekin hobendun nagusia. Gehiago jakiteko Su Aski kolektiboaz: suaski@laposte. net eta www.suaski.org/

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Gure Hitza | 2017/09/28

Mauleko bilkura

Jean-Louis Harignordoquy

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko.

Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama handia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izatea buruil hondarra aitzin. Xedea da berritasuna, zuzentasuna, iraunkortasuna, hurbiltasuna eta goranahia kalitateak oinarrian ukanen dituen lurraldea bilakatzea. Epe laburra izanik ere, Euskal Herri iparralde honetako jendarteak landu proiektu ainitz elkarretaratzera entseatu da. Laborantzaz, kalitateko elikaduraz, lurraz, uraz, energiaz, ekoizpen berriez, numerikoaz, goi mailako formakuntzez eta beste zonbait gaiez gogoetatzeko antolatu bilkuretara jende multzo polita joan da. Gero, proiektu proposamendu ainitz igorri dituzte Euskal Elkargora, honen gain delarik batuketa egitea, Parisengandik onartua izateko ahal bezain...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016